Gasteizko Udalak gazteentzako opor jarduereei eutsiko die udan

Gasteizko Udalak 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako opor jardueren eskaintzari eutsiko dio uda honetan. Jarduerak zortzi programatan banatu dira, besteak beste, kirol, musika eta ingurumenarekin lotutakoak. Ildo horretatik, Herritarrentzako Zerbitzuen zinegotzi Alfredo Iturrichak programak bi helburu dituela azaldu du, ”batetik, haur eta gazteek denbora librean ere hezten eta prestatzen jarrai dezaten, aldi berean dibertituz; bestetik, gurasoek lana eta familia uztartzerik izan dezaten”.
Zehazkiago, gazteentzako jarduerak programa hauetan banatzen dira:, jarduera nautikoetako hastapen ikastaroak (503 leku, 7-17 urte), jarduera nautikoetako campusa (176 leku, 7-15 urte) eta hondartzako kanpalekuak (150 leku, 13-17 urte). Haur gazteenentzako ere hainbat jarduera prestatu dira.

Eskabideak eta epeak
Aurtengo opor jarduerek ekainaren 25etik abuztuaren 30era arte iraungo dute. Parte hartzeko, lekua eskatu beharra dago eta, zenbait kasutan, zozketa egingo da. Jarduera bakoitzak izena emateko epe bat dauka Apirilaren 15ean hasiko da lehen eskabideak aurkezteko epea.
Iturrichak erantsi duenez programazioa ”hirian arlo horretan dagoen askotariko eskaintzaren osagarria” da. Izan ere, Gasteizko Udalak 126.000 euro ematen ditu hiriko ikasleen gurasoen elkarteek antzeko jarduerak antola ditzaten. Euskara Zerbitzuaren aholkularitza eta gizarte etxeetako zein kirol instalazioetako espazioak erabiltzeko aukera ere ematen zaie.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE