“Taldeka” ekintzailetza sustatzeko programa berritzailea

0
63

Getxolan eta Leioako Behargintzak “Taldeka” ekintzailetza sustatzeko programa berritzailea jarri duten abian. Lanbidek diruz lagundu du ekimena eta horren helburua da taldekako enpresaritza proiektuak garatzea eta pertsonei sormenerako eta enpresa baten kudeaketarako beharrezkoak diren erremintak ematea. Horretarako, metodologia erakargarriak, berritzaileak eta erabilgarriak erabiliko dira.

Mondragon Unibertsitateak garatu du programa eta “Team Academy” metodologian oinarritu da horretarako. “Taldeka” proiektuak talde-lana eta “Learning by doing” (egiten ikasi) metodoa uztartzen ditu.

Benetako proiektuetan lan egiteko, enpresarekin harreman zuzen mantentzeko, konpetentzietan formatzeko eta lan-talde gazte eta dinamiko bateko partaide izateko aukera eskaintzen du ekimenak. Doako programa da eta 36 asteko iraupena du. Pertsona geldiezinei eta talde lanean aritzen direnei zuzenduta dago proiektua.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.