Zientzia Udalekuak Elhuyarren eskutik

p131212 eta 14 urte bitarteko 100 gaztek parte hartu ahal izango dute Zientzia Udalekuetan

Apirilaren 15ean zabaldu zen Zientzia Udalekuetan izena emateko epea, eta apirilaren 26a arte izango dute gazteek izena emateko aukera. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza du. Ekimen honen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea.

Zientzia Udalekuetan, gazteek zientzia-jarduerak eta aisialdi-ekintzak euskaraz uztartuko dituzte. Zientzia-esperimentu dibertigarrien bidez, ikasi egingo dute, eta natura ezagutzeko ekintzekin, gozatu, irteerak egin, urarekin jolastu eta beste abentura batzuk biziko dituzte.

Zientzia Udalekuak Oiartzungo Aiako Harriko Parke Naturalean egingo dira, Arritxulo aterpetxean. Aniztasun biologiko zein geologiko aparteko ingurunea da parke naturala, eta lekua esploratzeko aukera aparta izango dute gazteek, hango adituen laguntzarekin.
12 eta 14 urte bitarteko 100 gaztek izango dute Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera. Uztailaren 1etik 15era izango dira udalekuak, astebeteko bi txandatan.

Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, sartu http://udalekuak.elhuyar.org webgunean, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira (ordutegia: 9:00-14:00).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE