Trebakuntza esparru arrakastatsuak

Krisia dela eta, gero eta gehiago dira trebatzen jarraitzen duten gazteak etorkizunean lan merkatuan barneratzeko aukera gehiago izango dituztelakoan. Une honetan, eta arrazoi desberdinak direla medio, badira arrakasta handia duten zenbait trebakuntza esparru.

Gazteen langabezia-tasa bere mailarik altuela lortu duen une honetan, gero eta gehiago dira trebatzen jarraitzen duten gazteak, trebakuntza maila altuagoa batek lan merkaturatzea erraztuko dienaren itxaropenarekin. Horrela, ikasgeletan jada zenbait titulu dituzten pertsonak aurki daitezke, lanean daudenak zein langabezian daudenak edota bere garaian ikasketak utzi eta testuinguru honetan hauei berriz ere eustea erabaki dutenak.
Ikastaroen eskaintza itzela da, baina guztiek ez dute arrakasta maila bera. Horrela, epe motz zein ertainean lan merkatuan barneratzeko aukera gehien ematen dituzten horiek dira, une honetan, arrakasta gehien dituztenak.

Hizkuntzak
Eleanitza izatea gero eta garrantzitsuagoa da biztanleriaren %65a elebakarra den lurralde batean. Gaur egun diren lan eskaintza eskasetan bigarren hizkuntza bat ezagutzea, gehienetan ingelesa, ezinbesteko baldintza da. Ingelesarekin batera, alemaniera da gero eta gehiago eskatzen den beste hizkuntza bat, seguruenik, Alemanian omen diren gero eta lan aukera gehiago direla eta.

Ingurugiroa eta Energia Berriztagarriak
Hainbat adituen ustetan hau da espainiar estatuan etorkizunean lanpostu gehien sortuko dituen esparrua. Energia berdeak sustatzen dituzten enpresetan izango diren inbertsioetarako laguntzak direla eta enpresa hauek arlo honetako adituen beharra izango dute. Energia iturriak dibertsifikatzeko aukera emango duten teknologien hedapenak datozen urteetan sektore honek garapen garrantzitsua izando duela ziurtatzen du, enplegurako aukera ezin hobeak eskainiz.

Lan-arriskuen prebentzioa
Hau aspalditik nahikoa arrakasta duen sektorea dugu eta esparru honetan lan egiteko ez da iniolako unibertsitate titulurik behar. Profesional hauen helburua lanean ematen diren istripuak ekiditea da, are gehiago, kontutan hartzen badugu Europan ematen diren lan istripuen %20 Espainian izaten direla.

Osasuna eta albaitaritza
Osasun esparruak kulaifikatutako langileen beharra du. Medikuntza ikasketak burutzen dituztenek ez dute inolako arazorik izaten lan merkatuan barneratzeko, estatuan bertan zein atzerrian. Eskaera zabala denez, hainbat unibertsitatek bere eskaintza zabaldu behar izan dute. Medikuntzarekin batera, erizaintza ere oso esparru arrakastatsua da. Erresuma Batuan, adibidez, geroi eta erizain lanpostu gehiago eskaintzen ari dira.

Albaitariek hainbat esparrutan egiten dute lan gaur egun eta horrek lan egiteko aukerak zabaltzen dizkie.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE