Jaurlaritzak euskarazko ordu gehiago nahi ditu A ereduan

Oraingo banaketarekin A ereduko ikasleek Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan beharrezkoa den gaitasun linguistikoa ez dutela lortzen salatu du Sailburuak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua den Cristina Uriartek A ereduan ematen diren euskarazko orduak gehitu nahi dituela aurreratu du “oraingo banaketarekin Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan beharrezkoa den gaitasun linguistikoa ez delako lortzen”. Legebiltzarrean burutzen zen bilera batean eta UPyD alderdiko Gorka Maneiroren galdera bati erantzunez, Uriartek euskal ikasleen gaitasun linguistikoak hobetzeko egin beharrekoak egingo dituztela iragarri du, bai EAEko bi hizkuntza ofizialetan eta baita atzerriko hizkuntzetan ere.

A Ereduan gaztelania da komunikazio-hizkuntza eta euskarak ordu gutxiago ditu. Emaitzen arabera, eredu honetan diren ikasleek ez dute euskara maila nahikorik lortzen eta hori dela eta Hezkuntza Sailburuak euskaraz ematen diren ikastorduak handitu nahi ditu. Era berean, atzerriko hizkuntzak ere barneratzeko ahaleginak egingo direla baieztatu du, beti ere ikasle eleanitzak lortzeko xederaekin.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE