Europak mugikortasuna garatzeko programa berria garatu du

Trabakuntza edo lana bilatzen duten pertsonei orientazioa eskaintzen dio ‘No me paro. Elijo mi futuro’ proiektuak

Europako erakundeek eta Europar Batasunerako Estatuko Idazkaritzak “No me paro. Elijo mi futuro” proiektua jarri dute abian. www.nomeparo.eu webgunearen bidez erabiltzaileek hainbat gairen inguruko informazioa aurkitu ahal izango dute. Besteak beste, Europan dauden fondo, programa eta baliabideen inguruko datuak jasotzen dira, gazteen ekintzailetza, trebakuntza edo lanerako aukerak sustatzeko.

Europako mugikortasuna bultzatu nahi da kanpaina honen bidez eta Europako Batasunean gaur egun erabilgarri dauden formazio eta enplegu programen inguruko baldintzak eta abantailak ematen dira ezagutzera.

Abian jarri den ataria hiru atal nagusitan banatuta dago. “Busco empleo” atalean erabiltzaileak bere kualifikazioak eta ezagutzak nola aurkeztu ahal dituen azaltzen da, horiek Europan erabilgarri izan daitezen. “Me quiero formar” atalean Comenius, Erasmus eta Leonardo programen inguruko informazioa jasotzen da. Azkenik, “Quiero emprender” atalak ekintzaile izateko dauden laguntzen inguruko dokumentazioa bilduta dago.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE