Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astea

Donostiak urtero du, udazken aldera, hitzordua fantasiazko eta beldurrezko zinearekin. Aurtengoa, jada, XXIV. edizioa izango da eta, berrikuntza gisa, film laburren sariak ere diruz ordainduko dira. Izan ere, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, bere hastapenetatik, film laburrei arreta berezia eskaini die. Horregatik, eta errealizadore zein ekoizleei laguntzeko asmoz, sari gehienek hemendik aurrera zenbateko ekonomiko bat izatea erabaki da.

Beste berrikuntzen artean, aipatzekoa da ere animazioko film labur onenak bilduko dituen kategoria berriaren sorrera.

Gazteei dagokionez, antolakuntzak epaimahaikide izateko aukera emango die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei. Horretarako izena eman beharko dute urriaren 15a baino lehen. Bi egun beranduago, hots, urriaren 17an zozketa egingo da 150 epaimahikide gazte hautatzeko. Hauek guztiek, besteak beste, aste osorako abonoa, katalogo ofiziala eta “2000 maníacos” izenburuko fanzine berezia jasoko dute.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XXIV. Astea, urriaren 26an inauguratuko da eta Edgar Wrighten azken filma, ‘Bienvenidos al fin del mundo’ (The World’s End, 2013), proiektatuko da Antzoki Zaharreko inaugurazio ekitaldian. Edgar Wrighten komedia berria dugu film hau. Aurretik, Zombies Party (Shaun of the Dead, 2004) eta Arma fatal (Hot Fuzz, 2007) filmak zuzendu zituen, besteak beste.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE