Oraindik IT Txartelarik gabe?

Bizi dugun Informazioaren Gizarte honetan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiek dute IT txartela lortzeko aukera. Hau informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Herritarrei orokorrean zuzenduta dago, eta batez ere Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritarrei. Helburu bikoitza du:

• Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke.
• Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.

Gaur egun administrazio publikoek eta enpresa pribatuek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu jakin batzuk eskuratzeko. Hainbat erakundek esaterako, ziurtagiri hori erabiltzen dute funtzionarioen ofimatika ikastaroak baloratzeko barne tresna gisa. Beste erakunde publiko batzuek, berriz, IT Txartela eskatzen dute lanpostu publikoak eskuratzeko, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak etab.
IT Txartelaren webgunean izena eman dezakezu.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE