Politeknika Txorierri Bizkaiko Teknologia Parkean barneratu da

Politeknika Ikastegia Txorierrik Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean barneratzeko hitzarmena sinatu du. Sinatutako hitzarmenaren baitan, lankidetza marko bat zehaztu da non Politeknika Ikastegia Txorierrik enpresa jarduerara orientatutako trebakuntza eskaintza indartu ahal izango du.

Politeknika Ikastegia Txorierriko zuzendaria den Juan Ángel San Vicentek adierazi duenez, hitzarmen honek berrikuntza teknologiko eta didaktikoa garatzeko aukera emango du. Izan ere, hitzarmen honek Parkearen barruan diren enpresei bideratutako ekintza amankomunak garatzeko aukera emango du Lanbide Heziketako esparru desberdinetan.

Hitzarmen honi esker, Politeknika Ikastegia Txorierri Euskadiko Teknologia Parkeen Sarean eta Zientzia eta Teknologia Parkeen Espainiar Erakundearen kide ere izango da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE