Sakelako telefonoa ikasteko

Estatuko ikasleen erdiak sakelako telefonoa erabiltzen du informazioa bilatu eta kontsultatzeko

Sakelako telefonoa gazteek bere komunikaziorako gero eta gehiago erabiltzen duten tresna da, baina baita ikasketetarako ere. Valladolideko Unibertsitateko Percomp taldeak burutu duen ikerlan baten arabera, estatuko ikasleen ia erdiak gailu hau erabiltzen ohi du ikasteko orduan. Funtzio bera egiteko tableta erabiltzen du ikasleriaren %18ak eta liburu elektronikoa %9ak.

Aipatu ikerlanaren arabera, sakelako telefonoa, gehienbat, informazioa bilatu eta kontsultatzeko erabiltzen da. Erabilpen bera ematen diote ordenagailuari, baina azken hau, oraindik ere, bere jarduerarako funtsezkotzat jotzen dute ikasleek.

Ikasleek sakelako telefonoa ikasteko erabiltzen badute ere, hauen erabilera mugatuta dago ikasgeletan. Ikerlanan parte hartu duten ikasleen %17ak onar–tzen duenez, bere ikasgeletan debekaturik dago sakelako telefonoak erabiltzea. Izan ere, inkestatutakoen %2ak soilik onartzen du bere ikasgeletan sakelako telefonoen erabilera sustatzen dela.

Percomp taldeak ikasleak bere zereginetan laguntzeko sakelako telefonoetarako aplikazio bat garatu nahi du. Ikerketa honi esker, aintzindaria estatu mailan, sakelako telefonoak ikasgeletan erabilgarri ere izan daitezen metodologia bat garatu nahi da. Talde honek defendatzen duen moduan, bere garaian ordenagailuak ikasgeletan txertatu ziren moduan, apika, bada garaia sakelako telefonoak txertatzeko ere.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE