Gero eta fedegabe gehiago euskal gazteen artean

0
82

Bere burua kristautzat jotzen duten gazteen kopurua 20 puntutan jaitsi da azken urteetan

Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketa baten arabera, euskal gazteriaren heren batek bere burua katolikotzat jotzen du baina katoliko elizkoiak soilik %4 izango lirateke. Azterlan honek emandako datuen arabera, fede katolikoak atzerapauso nabarmena eman du euskal gazteen artean, azken 15 urteetan bere burua katolikotzat jotzen zuten gazteen kopurua %59tik %34ra pasa baita. Era berean katoliko elizkoi gazteen kopurua %14tik %4ra pasa da denbora tarte berean.

Erlijio kristauaren beherakadarekin batera, beste erlijioen gorakada eman da, oso modu apalean bada ere eta, seguruenik, gazte etorkinen eraginez. Horrela, katolikoa ez den beste erlijioren bat jarraitzen duten gazteak %5 izango lirateke. Kontutan izan behar dugu, aipatu denbora tarte horretan, inmigrazioaren pisu espezifikoa gazteriaren artean %2,4tik %14,4ra pasa dela.

Gazteriaren artean erlijioak duen gero eta garrantzi gutxiago nabarmentzeko ikerketa honek erlijioak bestelako adin tarteetan duen garrantzia azaltzen du. Horrela, bere burua katolikotzat jotzen duten 30 urtetik gorako pertsonen ehunekoa gazteena bikoizten du, %71 eta %34 hurrenez hurren. Era berean, fedegabeen kopurua bikoitza da gazteen artean (%54) helduekin alderatuta (%23).

Ikerketan azpimarratzen denez, euskal gazteria estatuko gazteria baino fedegabeagoa da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.