Emakumezkoen mutilazio genitalarekin amaitzeko ekimena Euskadin

Euskadi izango da ablazioaren prebentziorako plan integral bat garatuko duen Europako lehen eskualdea

UNICEFek emandako datuen arabera, gaur egun, genitalen mutilazioa pairatu duten 125 milioi emakume eta neskatxa inguru bizi dira. Adituen ustetan, praktika honi balazta jarri ezean, datorren hamarkadan, beste 30 milioi emakume inguruk bere genitalak galduko ditu modu bortitzean.

Emakumeen ablazioa, gehienbat, Afrikan ematen den praktika da. Somalia, Egipto, Guinea edo Yibuti bezalako herrialdeetan praktika hau oso aintzanako ohituratzat hartzen da eta emakumezkoak bere ezkontzara birjin iristen direla bermatzeko balio du. Kasu gehienetan, genitalen ebakuntza hau oso baldintza kaxkarretan burutzen da eta arazo larriak sortzen ditu emakumeengan: odoljario larriak, gernu-arazoak, infekzioak, ugalkortasun arazoak…Zorionez, kontinente beltzako beste hainbat herrialdeetan giza eskubideen urraketa honekin amaitzeko pausoak ematen ari dira, hala nola, Txad, Senegal edo Sudanen.

Euskal Autonomia Erkidegoa
Gero eta gehiago dira ablazioa ohituratzat duten herrialdeetatik gure artera iristen diren biztanleak. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAEn 11.000tik gora dira ablazioa praktikatzen den herrialdeetatik etorritako etorkinak eta, hauetatik, gutxi gora behera, heren bat emakumezkoak dira. Euskadi ablazioa burutzea debekatua dagoenez, hautako familia askok neskatzak jatorrizko herrialdeetara eramaten dituzte oporretan han ebakuntza egin diezaieten.

[pullquote]Afrikako hainbat herrialdetan ablazioa oso errotuta dagoen praktika da. Hainbat kasutan, neskatoek ilusioz hartzen dute ebakuntza hau, emakume bilakatzeko ezinbesteko pausoa dela uste baitute[/pullquote]

Arazoak Euskadira bueltatzean sor daitezke, izan ere, praktika hau debekatuta dagoenez, legeak familia zigortzen du, gurasoak gartzelara bidaliz eta adingabeak zentro berezi batera. Hau, zigor bikoitza da neskatoentzat eta, hau ekiditzeko, Emakunde ablazioari aurre egiteko plan integral bat garatzen ari da. Modu honetan, Euskadi bilaka daiteke emakumezkoen mutilazio genitalari aurre egiteko plan bat garatzen duen Europako lehen eskualdea.

Esan bezala, ablazioa zenbait kulturetan oso errotuta dagoen praktika da (hainbat neskatok ilusioz hartzen dute ebakuntza hau emakume bilakatzeko ezinbesteko pausoa dela uste dutelako) eta, horregatik, funtsezkoa da familiekin lan egitea gartzela zigorrekin mehatxatzea baino.

Planaren lehen fase batean, ablazioa pairatu duten emakumeen errolda bat burutu nahi da: zenbat emakume diren, zein mutilazio mota duten, non bizi diren… Lortutako datuen baitan, hainbat profesional trebatuko dira emakume hauen guztien beharretara moldatzeko. Lan honek bi ardatz izango lituzke: ablazioa pairatu ez duten neskatoekin prebentzio eta sentsibilizazioa alde batetik, eta bestetik, jada ablazioa pairatu dutenekin arreta lana.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE