YUZZ ”Ideiak dituzten Gazteak” Programan parte hartzeko deialdia zabalik

Programa honen xede nagusia gazteen talentua eta izaera ekintzailea sustatzea da

Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatzen duen YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programaren bosgarren edizioa abian da. Programa honen xede nagusia gazteen talentua eta izaera ekintzailea sustatzea da.

Aurreko lau edizioetan 400 enpresa sortu dira, eta azkenengoan 660 ekintzailek hartu zuten parte. Gure lurraldeari dagokionez, ekimena CISEk antolatzen du CEIA CEDEMI, Deustuko Unibertsitatea eta Izarra Centre erakundearen laguntzarekin.

18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek oinarri teknologikoa izan behar dute, eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira. YUZZek hiru zentro jarriko ditu parte-hartzaileen esku Euskadin. Espazio horiek Araban (CEIA), Ermuan (Izarra Centre) eta Barakaldon (Cedemi) kokatuko dira, trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauza–tzeko behar dituzten azpiegitura eta ekipamenduarekin.

Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea.

Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

Bertako sariei esker, gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.

Programan parte hartzeko deialdia irekita egongo da apirilaren 23ra arte. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko galdetegia www.yuzz.org/ webgunean eskura daitezke.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE