Euskal ikasleak DBHn eta Batxilergoan lehenak

Titulu hauek lortu dituzten ikasleen ehunekoa beste erkidegoetan baino handiagoa da

Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal ikasleak dira titulu-lorpen sailkapenean lehenak. 2012. urteari dagozkion datuen arabera, DBH eta batxilergo tituluak lortu dituzten ikasleen ehunekoa EAEn altuagoa da beste erkidegoetan baino.
Estatu mailan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu zuten ikasleen 3/4ak 15 urte zituen, hots, maila hau lortzeko, teorian, izan behar den adina. Ehuneko hau, aurreko ikasturtekoa baino 0,4 puntu altuagoa da eta LOGSE ezarri zenetik lortutako altuena.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, aipatu datua estatu mailakoa baino zertxobait hobea da. Horrela, DBH amaitu duten nesken % 88,3k 15 urterekin amaitu du maila hau eta, mutilen kasuan, % 83k.

Batxilergoari dagokionez, maila hau teorikoki dagokion adinarekin amaitu duten nesken ehunekoa 75,9koa izan zen 2012an, estatuan ematen den bataz besteko ehunekoa (% 59) baino 17 puntu altuagoa. Mutilen kasuan, nesken datua baino zertxobait baxuagoa izan arren (% 61,2), estatuan lortutako bataz bestekoa (% 45,5) baino 16 puntu altuagoa da.

2011-12 ikasturteari dagokion azterlan honetan, gainera, zenbait datu berri azaldu dira. Horrela, lehen aldiz, azterlan honek ikasturtea ikasgai guztiak gaindituta pasatzen duten ikasleen kopurua ere aintzat hartu du. Aipatu ikasturtean, Estatu osoan, 319.591 ikaslek amaitu zuten DBHko ikasketan eta 224.207 batxilergokoak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE