Kerik gabeko ikasgelak

12 eta 13 urte arteko ia 11.600 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren 'kerik gabeko gelak' ekimenaren bidez

Euskal Autonomia Erkidegoko 138 ikastetxeetako DBHko 11.000 ikasla beino gehiagok ez erretzeko konpromisoa berretsi dute ‘Kerik gabeko ikasgelak’ delako ekimenaren barruan. Hau, Europar Batasunak sustatzen duen programa da eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Osasun Sailak, Osakidetzak eta Hezkuntza Sailak garatzen dute. Aipatu ekimena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei bideratuta dago, izan ere, gai honen inguruan egindako azterlan desberdinek, nerabeak 12-13 urte dituztenean erretzen hasten direla frogatu dute. Horrela, ekimen honen xedea tabakoaren kontsumoa ekiditzea, edo behintzat atzeratzea, da.

Ikasturtean zehar, ikasleek, bere irakasleen laguntzarekin, tabakoaren kontsumoaren prebantziorako jarduera hezitzaile desberdinak burutuko dituzte. Era berean, programaren barruan lehiaketa bat ere izango da. Honen baitan, ikasgela bakoitzak tabakismoaren prebentzioa sustatzen duen kamiseta bat diseinatuko du. Herrialde bakoitzeko kamiseta bat aukeratuko da eta, ondoren, kamiseta bana banatuko da programa osatu duten ikasle guztien artean. Irabazleak datorren maiatzaren 30ean ezagutzera emango dira, hots, tabakoaren aurkako Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.

Herrialdeka, programan parte hartu duten ikasleen kopurua honakoa izan da: Bizkaian 5.232, Gipuzkoan 4.370 eta Araban 1.948.

Azken urteetan, 12 eta 19 urte bitarteko ikasle ez erretzaileen kopuruan nabarmen hazi da, %51,4tik % 67,9ra hain zuzen ere. Ikerlan hauen arabera, erretzen hasteko adina, gaur egun, 17 urtekoa da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE