bakeahots.org: Bizikidetzaren inguruko ikuspegi desberdinak partekatzeko online komunitate berria

0
336

bakeahots.org arte diziplina desberdinetan iragana, oraina eta etorkizunaren inguruko edukien gaineko iruzkinak egitea ahalbidetzen duen ekimen aintzindaria da

Pasa den irailaren 30an Bakeahots espazio birtualak bere lehen urratsak eman zituen. Hau, gazte guztiek eta gazteriarekin lan egiten duten taldeek Euskadiko bake eta bizikidetzaren inguruko bere testigantzak, esperientziak eta ikuspuntuak hainbat diziplina artistikotan (arte grafikoak, ikus-entzunezkoak, pintura, eskultura, argazkilaritza eta literatura) elkarbanatzeko tokia izateko sortu da. Azken hamarkadetan Giza Eskubideak zapalduak izan dira eta indarkeria politikoak banatu du gure gizartea. Web orrialde honen bitartez, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek modu librean bizi izan dutena esateko aukera izango dute. Gainera, gaur egungo egoeraren inguruko ikuspuntuak eta etorkizunerako itxaropenak kontatzeko aukera ere izango dute, berti ere, indarkeria eza, gertatutakoa ez errepikatzeko eta bakearen kultura bultzatzeko helburuarekin.

Webgune berriaren nahia gazteak errealitatea beste egoeratik bizi izan duten pertsonen ikuspuntuak ezagutzea da. ‘Nola sentitu nintzen?’ ‘Zer aldatu da?’ ‘Zer gizarte irudikatzen dut etorkizunean?’ Izena ematen duten gazteek galdera hauei guztiei erantzuten dieten edukiak igo ahal izango dituzte. Honekin jarraituz, edukiak sare sozialetan elkarbanatzeko eta beste pertsonek igo dutena ikusteko eta iruzkinak emateko abagunea izango dute. Gai korapilatsua denez, bi erabaki hartu dira. Alde batetik, bai edukiak bai iruzkinak moderatzaile baten bitartez pasako dira webgunean bertan ikus daitezkeen irizpide batzuk jarraituz eta, bestalde, partehartzaileek benetakoa edo anonimoa den izena erabili ahal izango dute.

Itsaso Anduezak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak, “ekimen oso garrantzitsua” dela azpimarratu du “gazteoi orain arte gai hauen inguruan galdetu ez digutelako. Badugu etorkizunaren inguruan asko esateko baina, horretarako, lehenik eta behin atzera begiratu behar dugu”. Anduezak “EGK gai hauek lantzeko oso egokia” dela “Kontseiluko elkarteen aniztasuna dela eta” nabarmendu du eta gazte guztiak “Bakeahots, formakuntza eta topaketetan parte-hartzera” gonbidatu ditu.

Formakuntza eta topaketak
Hurrengo hilabeteetan Bake eta Bizikidetza arloan burutuko den programa beste bi ekintzekin osatuko da. Hasteko, formakuntza hiru saio antolatuko dira, bakoitza euskal hiriburu batean, gazteekin bizikidetza, Giza Eskubideak eta gatazken ebazpena lantzeko. ‘Nola sortu dut nire ikuspuntua Euskadin gertatutakoaren inguruan?’ Hori da gazteengan sortu nahi den hausnarketa eta, aldi berean, errealitatea beste aldetik ikusi duten pertsonen ideiak ulertzeko bidea erakutsi eta gatazkak ebazteko indarkeria erabili gabe konpontzeko tresnak emango zaizkie.

Bigarren ekintza hiru topaketa izango dira, non gazteek bakea eta bizikidetzaren inguruko bere ikuspuntuak elkarbanatzeko aukera izango duten. Bake Ibilbideak deituriko ekimen honetan, gazteak euskal hiriburuetako hainbat lekutan ibiliko dira, iragana, oraina eta etorkizunarekin lotura duten txokotan. Ibilbideetan pintxopotea ere egingo da eta, giro lasai batean, partaideen elkar arteko konfiantza ahalbidetuko da.

Ekintzak doakoak dira eta garraiorako gastuak ordainduko dira. Gazteek izena eman dezakete dagoeneko bakea@egk.org helbidera email bat bidaliz edo 943-429767 telefonora deituz.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.