Euskadiko hiru ikastetxe Ekintza Magistrala 2014 Sariaren finalean

Gasteizko Sansomendi IPI, Tolosako Hirukide Jesuitinak eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea dira finalera iritsi diren euskal ordezkariak

Euskal hiru ikastetxeetako Baloreetan oinarritutako Hezkuntzako lau proiektu Ekintza Magistrala 2014 Sariko finalista autonomiko suertatu dira. Finalera iristea lortu duten ikastetxeak, hurrenez hurren, bi ekimen dituen Gasteizko Sansomendi IPI, Tolosako Hirukide Jesuitinak eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea dira.

Ekintza Magistrala Saria FADek Fundación de Ayuda contra la Drogadicción), UNESCOrekin Lankidetzarako Espainiar Batzorde Nazionalak eta BBVAk antolatzen duten saria da eta Eusko Jaurlari–tzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa ere du.

Ekimen honek gizartearen aldeko baloreen transmisioa (elkartasuna, tolerantzia, errespetua, justizia, berdintasuna, etab), familia eta eskolaren arteko harremanaren sustapena edota arrisku soziala duten jardunbideen prebentzioa saritu nahi ditu irakasleriaren artean. Era berean, proiektuaren gaiak (adibidez, gizarte ekintzailetza, finantza-hezkuntza, etab.), edukiek edota bere ikuspuntua duten originaltasuna eta hezkuntza metodologia berritzaileak barneratzea ere kontutan hartzen da.

A Kategorian (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) finalera iritsi diren ekimenak honako hauek izan dira: Sansomendi IPIk aurkeztutako ”Tertulias: Una herramienta para el éxito escolar” eta Hirukide Jesuitinak-ek aurkeztutako ”Mediación escolar en Hirukide Ikastetxea”.

”Tertulias: Una herramienta para el éxito escolar” ekimena literatur eta musika klasiko unibertsalen inguruko tertulietan oinarritzen den ekimena da. Proiektu honen xede nagusia ikaskuntza bere gorenera eramatea eta elkartasuna, errespetua eta lana bezalako baloreak garatzea da, beti ere, giza-bazterkeria saihesteko asmoz.
”Mediación escolar en Hirukide Ikastetxea” proiektuak, berriz, ikastetxearen barruan bizikidetza hobetzea du helburu nagusia. Horretarako, ikasle bakoitzak bere arazo interpertsonalak modu bake–tsu eta elkarrizketatuan konpontzeko baliabideak jarri nahi dira. Honen ondorioa da, hain zuzen ere, ikastetxean bertan sortu den Bitartekaritza Zerbitzua. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek bitartekaritza zerbitzua eskain–tzen diete LHko 3 eta 6. maila artean diren beste ikasleei.

B Katergorian (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Gradu Ertaineko Trebakuntza Zikloak eta Hasierako Prestakuntza Profesionalerako Programak), berriz, finalera iritsi diren proiektuak izan dira: Gasteizko Sansomendi IPIk aurkeztutako ”Ampliando horario, abriendo oportunidades” eta Bilboko Berrio-Otxoak aurkeztutako ”Proyecto de educación social”.

”Ampliando horario, abriendo oportunidades” Sansomendik DBHrako garatutako ekimena da. Honen baitan, ikastetxea zabalik mantentzea proposatzen da auzokideek, eskola orduetatik kanpo ere, eskolako egoitza eskura izan dezaten kultur, kirol edota hezkuntza jarduerak burutu ahal izateko.

”Proyecto de educación social” ekimenaren xedea, berriz, gazteak errespetua, elkartasuna edota giza-konpromisoa bezalako baloreetan hezitzea da. Horretarako, erakunde, elkarte, fundazio edota GKE desberdinen bidez, ingurunean diren kolektibo erdeinatuekin aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaie. Ikasleek, ikasturtean zehar, giza-parte hartzea, gizarte trebetasunak, estereotipoak eta aurreiritziak eta giza-desberdinatsunen inguruko elkartasun praktikak eta mintegiak burutu dituzte.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE