Biktimak, hezkuntza, gazteria eta birgizarteratzea ardatz duten proiektuak aurkeztuko dituzte Euskadik eta Ipar Irlandak PEACE IV programa europarrean

0
18

Europako bakegintzako eta bizikidetzako esperientziek Euskadiko errealitatean erabiltzeko moduko isla izatea lortu nahi da

Euskadik eta Ipar Irlandak batera partekatu eta aurkeztuko dituzte Europako erakundeen aurrean bakearen eta elkarbizitzaren gaineko lankidetza-proiektuak, zehazki, biktimei, hezkuntzari, gaztediari eta birgizarteratzeari buruzko lankidetza proiektuak.

Bakegintza eta Elkarbizitzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek eta Europar Batasuneko programa bereziak kudeatzeko ardura duen SEUPB erakundeko Pat Colganek, Bilbon, 20 pertsonak osatutako Ipar Irlandako ordezkaritza bat (SEUPB erakundearen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin) urriaren amaieran egin zuten bileretako lehenengo ondorioak aurkeztu dituzte. Topaketa honetako helburua interes komuneko proiektu zehatzak identifikatzea da, esperientziak eta ikaskuntzak elkar trukatuta.

Horrela, Europako bakegintzako eta bizikidetzako esperientziek Euskadiko errealitatean erabiltzeko moduko isla izatea lortu nahi da, eta, era berean, Euskadin hezkuntzaren, gazteen, udalen, unibertsitateen edo herritarren parte-hartze alorrean egiten diren jarduketek Europar Batasunean oihartzuna izatea eta jarduketa horiek trukatzeko gune partekatu bat izatea lortu nahi da.

Hainbat saio burutu ostean, atera zituzten lehenengo ondorioak hauek izan dira. Lehenik eta behin, Ipar Irlandako eta Euskadiko bakegintza- eta elkarbizitza-prozesuak oso desberdinak dira, baina erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzan oinarritzen den bakea eraikitzeko eredu bat dute komunean. Lankidetza publiko eta sozialeko eredu hori ekarpen propio, berri eta berezia da. Erakundeen eta herritarren bulkaden arteko bat-egite horretan bat datoz bi esperientziak eta Europan batera partekatu eta eskaini dezakegun errealitate praktiko eta proposamen kontzeptual bat da.

Gainera, Oinarri horrekin, lan-hipotesi batean ados jarri dira: Euskadiko eta Irlandako instituzioek eta erakundeek lankidetza-proiektuak parteka ditzakete, gutxienez, lau arlotan: biktima, hezkuntza, gazteria eta birgizarteratzean.

Azkenik, hasierako akordio horretatik abiatuta, SEUPB erakundeko ordezkaritza batek eta Eusko Jaurlaritzako beste batek osatutako talde batek lau proiektu hauek atonduko dituzte, Peace IV izeneko programan sar baitaitezke.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here