Prentsa-karikaturaren erakusketa adierazpen askatasuna aldarrikatzeko

nazioarteko prentsako marrazkilariek egin dituzten eta tolerantzia eta adierazpen-askatasuna ardatz nagusia duten marrazkiak ikusi ahal izan dira

Pasa den urriaren 10ean Cartooning for peace izenburuko erakusketak ateak zabaldu zituen Bilboko Bizkaia Aretoko Axular gelan. Abenduaren hasierara arte zabalik izan den erakusketa honetan, nazioarteko prentsako marrazkilariek egin dituzten eta tolerantzia eta adierazpen-askatasuna ardatz nagusia duten marrazkiak ikusi ahal izan dira.

Cartooning for Peace ekimena New Yorken sortu zen 2006ko urriaren 16an Nazio Batuen egoitzan, Kofi Annan, Nazio Batuetako garai hartan idazkari nagusiak eta Plantu, Le Monde egunkariko marrazkigileak, egindako bilera batzuen ondorioz. Egun hartan, mundu osoko prentsa marrazkigile ezagunenetako hamabi elkarretaratu ziren prentsa marrazkiak eta karikaturak adierazpide eta berehalako komunikabide gisa duten egitekoaz eztabaidatzeko, hizkuntza trabarik gabe, tolerantzia eta bakearen zerbitzuan. Harrezkero, Cartooning for Peace erakusketak mundu osora esportatzen dira eta sareko marrazkilari kideen kopurua gero eta handiagoa da (egun, 40 nazionalitatetako 130 marrazkilari).

Aipatu erakusketarekin batera, azaroaren 19an eta 20an “Adierazpen-askatasuna, Memoria Historikoa eta Multikulturalismoa” jardunaldiak burutu ziren. Jardunaldi hauek Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko ataleko Administrazio Zuzenbidea Sailak antolatu zituen eta bertan, besteak beste, Pau-ko Unibertsitateko eta UPV/EHUko irakasleek parte hartu zuten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE