Basque Culinary Centerrek bost gastronomia-kanpamentu antolatu ditu uda honetarako

10 egunetan gazteak gastronomiaren munduan murgilduko dira, 12 lantegi praktikoren bidez

Basque Culinary Centerrek “BCulinary Udan” izena duten 5 gastronomia kanpamendu antolatu ditu uda honetarako Gipuzkoan, Madrilen eta Malagan. Kanpamendu hauek, gastronomiaren munduaren xarma sentitzen duten eta sukaldean aritzea gustatzen zaien 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira.

10 egunetan gazteak gastronomiaren munduan murgilduko dira, 12 lantegi praktikoren bidez. Guztira 5 kanpamentu gastronomiko egingo dira, Catalana Occidenteren eta Haziren babes ofiziala dutenak, eta gastronomia eta sukaldaritza neska-mutilei gerturatzea du helburu.

Programa egonaldi osoko hamar egunetan gauzatuko da. Toki bakoitzak bere egutegia izango du. Hamar egunetan 100 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira. Horretarako, lantegi praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere. Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak eta nazioartekoak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte jatetxeetara, azoketara, ekoiztetxeetara eta abarretara. Gainera, aisialdiko hainbat jarduera egingo dituzte, tutoreen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE