Jaurlaritzak 2013/14 ikasturteko batxilergoko ikasle onenak saritu ditu

0
359

Sarituak izan diren 15 ikasleek, diploma jasotzeaz gain, Toronton hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia izateko aukera ere eskuratu dute.

Eusko Jaurlaritzak, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea, eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren bidez, 2013-2014ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituen pasa den martxoaren 27an. Guztira, 15 izan dira saritutako ikasleak (8 gipuzkoar, 6 bizkaitar eta arabar bat) eta saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso–tzeaz gain, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia izateko aukera ere eskuratu dute.

Joan zen 2013-2014 ikasturtean Euskadin Batxilergoa bukatu zuten 15.302 ikasleen artetik, 726 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek lortu zuten Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2014ko ekainean burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria.

Sarituak izan diren ikasleak hauexek dira: Leire Melgosa Ecenarro (Elgoibar-Arreiturre BHI), Álvaro Mendicute Irurzun (Ekintza HLBHIP), Jon Ander Ochoa Uriarte (Santa María HLBHIP), Paúl Moro Imaz (Summa Aldapeta HLBHIP), Miguel Orbegozo Rodríguez (Gaztelueta HLBHIP), Rene Postigo Sánchez (B.V María HLBHIP), Asier Cuesta García (San Adrián BHI), Daniel Alfonso Corcuera (Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI), Josu Ezkurdia Apeztegia (Sto.Tomás Lizeoa HLBHIP), Jorge Múgica Beltrán (Miguel de Unamuno BHI), Iñigo Martínez Gómez (Sta. María HLBHIP), Alberto Hijano Mendizabal (Mutriku BHI), Ekain Arrieta Franco (J.M Barandiaran Lizeoa BHIP), Haidee Martínez Bragado (Juan Antonio Zunzunegui BHI) eta Asier Alonso Bardají (Ekintza HLBHIP).

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2014-2015 ikasturterako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.