Etorkizuna jada ez da beltz kolorekoa euskal gazteriarentzat

Gazteen Euskal Behatokiak egindako ‘Aurrera Begira 2014’ ikerketaren arabera euskal gazteriak etorkizunarekiko konfidantza handiagoa azaltzen du

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aurrera Begira 2014. Gazteei Aurreikuspenei buruzko Adierazleak’ azterlanak eman dituen emaitzen berri eman du. Aipatu ikerketaren xede nagusia Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea, eta epe laburrean, euren etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea da. Horretarako, ikerlana hamar adierazle aztertu ditu: egungo egoeraren balorazioa (100 puntuetatik 62), norberaren poztasun indizea (100 puntuetatik 78), bizitzaren alderdien balantzea, lana galtzea edo baldintzak okertzeko arriskua, lana aurkitzea aurreikustea (%54tik %60ra pasa da), prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea (%46tik %56ra pasa da), derrigorrez emigratu beharra ikustea (%16tik %14ra pasa da), emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea (%45etik %48ra pasa da), gazteen gaitasunekiko konfidantza indizea (100 puntuetatik 69), eta etorkizunarekiko konfidantza indiz-ea (100 puntuetatik 74).

Adierazle hauetan guztietan jasotako emaitzak aztertuta, honako ondorio hauek azpimarra daitezke: Egungo egoerari buruzko iritzia positiboa da eta gazteak pozik daude euren egoera pertsonalarekin, 2013an bezala. Osasuna eta familia dira gazteen ustez garrantzirik handiena duten bizitzako arloak, bai eta poztasun handiena eragiten dutenak ere. Epe laburrean enpleguarekiko aurreikuspenak lehen baino positiboxeagoak dira, bai lana aurkitzeko, ikasitakoarekin lotuta egoteko, zein daukaten lana ez galtzeko. Bestalde, emantzipazioari erreparatzen badiogu, 2013an bezain zaila hautematen da gogoko emantzipazio-proiektuak aurrera eramatea. Edonola ere, gazteek aurreko urtean baino konfiantza handiagoa dute etorkizunean bai eta gazteen gaitasunetan ere egungo egoerari aurre egiteko.

Ikerketa honen landa lana pasa den urteko azaroaren 12tik 24ra bitartean burutu zen, ikerketa honen lehen edizioa baino urtebete geroago, eta 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazteren erantzunak jaso ziren bertan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE