Andoaingo La Salle Berrozpe ‘Escuelas para la Sociedad Digital’ lehiaketako finalista

0
119

Fundación Telefónicak antolatzen duen saria da hezkuntza esparruan informazioaren gizartea sustatzeko

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxea Fundación Telefónicak antolatzen duen ‘Escuelas para la Sociedad Digital’ sarietako hamabi finalistetako bat da; Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari bakarra.

Aipatu sarien xede nagusia hezkuntza esparruan Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera sustatzea da. Aurtengo edizioan ehunka ekimen aurkeztu dira saria osatzen duten hiru atal desberdinetara: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta, azkenik, itunpeko ikastetxeak eta ikastetxe pribatuak. Azken atal honetan hautatua izan da La Salle Berrozpe ikastetxea finalista. Izendapen honi esker, ikastetxeak 1.000€ko ordainsaria jaso du berrikuntza teknologikoan inbertitzeko.

Finalistek bere proiektuetan lan egiten jarraitu beharko dute eta, azaroaren 28an Bilbon burutuko den ebaluaketa topaketan aurkeztu beharko dituzte. Irabazleak datorren urtearen hasieran ezagutzera emango dira eta 9.000 eta 4.000 eurko sariak eskuratzeko aukera izango dituzte.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.