18 000 ikasle inguru Ertzaintzak ikasgeletan emandako hitzaldi prebentiboetan

0
4457

Interneten erabilerak dituen arriskuak, bullyinga, genero-indarkeria, gizalegearen aurkako jokabideak eta drogak izan dira gehien jorratu diren gaiak

Pasa den ikasturtean 17 943 ikaslek parte hartu zuten Ertzaintzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 164 ikastetxetan emandako 406 hitzaldi prebentiboetan. Hitzaldi horietan gehien jorratu den gaia Internet eta sare sozialak nabigatu eta erabiltzeak ekar ditzakeen arrisku eta arriskubideena izan da eta, guztira, 9108 ikaslek parte hartu dute gai horretan sakontzen zen hitzaldietan.

Arrakasta handia izan duen beste gaietako bat eskola-jazarpena edo bullying-arena izan da: guztira 91 hitzaldi prebentibo eman dira gai horren ildotik, eta 3421 ikasle bertaratu da horietara.

Berdinen arteko tratu txarren aurkako borroka (1.521), gizalegearen aurkako jokabideei aurre hartu eta gizalegezko balioak sustatzeko eskolak (1.551) eta drogen errealitate eta kontsumoari buruzko hitzaldiak 4.627 pertsonen arretaz jabetu ziren guztira. Horiez gain, eman dira bestelako ikastaro batzuk ere: bide-segurtasunaren oinarrizko ezagutzari (225) eta kirol-jardueretako prebentzioari (250) buruzkoak, SOS-Deiak 112 telefonoa noiz eta nola erabiltzen jakitekoak (246) eta gazte talde antolatu eta bortitzen gaineko informazioa ematekoak (66).

Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiaren Prestakuntza Arloko buru den José María Delgado komisariordeak azaldu duenez, Halako prebentzio-jarduerekin oinarrizko gakoak eman nahi dira, ikasleek ezagutzak izan ditzaten berengan edo inguruan eragindako tratu txar edo tratu desberdin oro hautemateko, eta pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritutako prebentzio, informazio eta heziketan sakontzeko.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.