Ospitalean ere ikas daiteke

0
4054

2014-2015 ikasturtean, 1873 ikaslek jaso zuten arreta ospitale-eskoletan; 207k etxean bertan; eta 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroetan

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak “Ospitalerako ipuinak” bildumaren aurkezpenean azaldu duenez, joan zen 2014-2015 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2134 ikaslek, osasun arrazoiak zirela eta ohiko ikastetxera joan ezin zirela-eta, Ospitaleko eta Etxeko hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskaintzen duten zerbitzuaren bidez jaso zuten hezkuntza. Horietatik, gehienek, 1873k, ospitale-eskoletan jaso zuten hezkuntza-arreta, 207 ikaslek euren etxean bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroetan.

Izan ere, Euskadin, gaixoaldi luzea duten ikasleentzako hezkuntza-arreta egoera bakoitzera egokitzen den eskaintza malgu baten bidez ematen da, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen bidez. Gainera, Euskadi da Estatu mailan ospitaleko arreta, etxekoa eta arreta terapeutiko-hezigarria bere hezkuntza sisteman integratuta dituen erkidego bakarra.

Ospitale-eskolak
Ospitale-eskolek eskaintzen duten arreta, ospitalean ingresatuta eta eskola adinean dauden neska-mutilei zuzendua dago, beti ere medikuaren baimena baldin badute. Ohikoena izaten da ikaslea bera joatea pediatria atalean kokaturiko ikasgelara. Hala ere, haurrak bere gelan egon beharra daukan kasuetan, ikasleak eurak hurbiltzen dira haren gelara arreta pedagogikoa eskaintzera.

Ikaslearen ikasketa prozesuan eta garapenean ospitaleko egonaldiak izan dezakeen eragin kaltegarria arintzea da ospitaleko ikasgelen xede nagusia. Ospitalean haurrek duten egoera bereziagatik –gaixo eta euren girotik urrun baitaude- eta adin nahiz maila desberdinetakoak direlako, ikasgela hauek irizpide metodologiko malguak darabiltzate, jarduerak ikasle bakoitzaren erritmora egokituta.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.