Hondakinen kudeaketari konponbide berritzaileak ematea izan da aurtengo FLL lehiaketaren helburua

0
2056

FLL Euskadi kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, gaitasun berritzaileen garapena eta talde-lana bultzatzen dituena hezkuntza-robotikaren bidez, horrela zientzia eta teknologiaren zaletasuna sustatuz

Donostiako Axular Lizeoa; Zornotzako (Bizkaia) Karmengo Ama Ikastetxea eta Elburgoko (Araba) Tecnoclub Elburgo taldeek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen duen First Lego League (FLL) Euskadi zientzia eta robotika lehiaketako VII. edizioko lehen, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Epaimahaiaren iritziz, horiek izan dira, hain zuzen ere, lehiaketan parte hartu duten hiru lantalderik osoenak beren zientzia-proiektuaren kalitate eta berrikuntzagatik, diseinatu duten robotaren fidagarritasunagatik eta lehiaketan zehar erakutsitako balioengatik. Sailkapen horrek Espainiako finalean parte hartzeko aukera emango die, eta baita Open European Championship edo Estatu Batuetako World Festivalera jauzi egiteko aukera ere. Aurten, lehenengo aldiz eskola-lehiaketetan 9 eta 10 urte arteko haurrek ere parte hartu ahal izan dute hartu dute parte Junior FLL kategorian.

Lehiaketa, abenduaren 12an burutu zen Euskaltelek Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitzan. Guztira 500 euskal ikaslek, taldeka banatuta, parte hartuko dute edizio berri honetan. Esan bezala, aurten, ikasle gazteenek ere parte hartzeko aukera izan dute eta, horrela, lehiaketa bi kategoriaten banatu da: Junior FLL, 6-9 urte arteko 100 haurrekin, eta FLL kategoria, 10-16 urte arteko 400 gazterekin.

First Lego League
Aurtengo edizioan, mundu osoko 80 herrialdetako 300 000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute First Lego Leaguen, irtenbide berritzaileak proposatuz hondakinen kudeaketarako. Euskadiko lehiaketako irabazle izan den Axular Lizeoko taldeak fruta-azalak erabiltzea espartzuak edo barne-zolak sortzeko proiektu bat aurkeztu du. Karmengo Ama Ikastetxekoek, berriz, erabilitako txikleak lehengai bihurtzea produktu berriak sortzeko irtenbide bat asmatu dute. Azkenik, Elburgoko umeek badminton bolanteeko hondakinak kudeatzeko sistema bat proposatu dute.

FLL Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoan gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko aintzatespen handia duen programa integrala da, betiere ikaste-esperientzia dibertigarri eta zirraragarri baten bidez. Orain arte, First Lego League Euskadi-ren zazpi edizioetan 2000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, eta nazioarteko faseetan─Europan eta Estatu Batuetan─ bederatzi euskal talde izan dira. Bestalde, irakasleek eta ikasleek proiektua abalatzen dute eta hezkuntza-esperientzia dibertigarritzat jotzen dute, eta horri esker proiektuen arabera lan egiten ikasten dute hainbat gaitasun edo trebetasun garatuz, talde lana, ekintzailetza, arazoen konponketa edota prentsamendu kritikoa, besteak beste.

FLL Euskadi Berrikuntza Eskola programaren barruan kokatzen da, eta hau Innobasqueren ekinbidea da gazteen artean berrikuntza sustatzeko eta ekintzailetza eta zientzia- eta teknologia-kultura bultzatzeko. Honela, FLL Euskadi eredu propioarekin garatu da, eta bere bereizgarria da elkarlaneko proiektua dela enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta herri-erakundeekin. Nazioartean planteatzen den erronka Euskadiko testuinguru sozio-ekonomikora egokitzen da, eta parte hartzen duten gazteei prestakuntza-programa esklusiboa eskaintzen zaie hitzaldi, bisita eta erakustaldietan oinarritua.

Hondakinen kudeaketa
Europar Batasunean 5.000 milioi hondakin tona baino gehiago sortzen dira urtero; horietatik 5,5 milioi Euskadin, %80 industria- eta eraikuntza-jardueren ondorioz, eta gainerako %20 hiri-hondakinak dira. Horren haritik, EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planak (2020) ondorioztatzen du hondakinak kudeatzeko erarik onena ez sortzea dela eta ekonomia zirkularra proposatzen du ekonomia-eredu berri baten oinarri gisa, non ezer ez baita botatzen eta bai dena ustiatzen.

Ekonomia zirkularraz eta hondakinen kudeaketaz izan dira Euskaltel, Alboan, ZTE, Indumetal, Ausolan, Bridgestone, Tecnalia eta Gaiker IK4-ko profesionalek FLL Euskadi-ko parte-hartzaileei eman dizkieten prestakuntza-saioak. Guztira 14 ordu baino gehiago, eta horietan hondakinen kudeaketa egokiak eskatzen duen zientzia- eta teknologia-planteamendua azaldu diete, nola gaika bereizi eta tratatu berriro balio-katean sartu ahal izateko, eta nola baliabide bihurtu. Ideia hauek taldeak inspiratzeko eta beren proiektuetan irtenbide berriak proposa ditzaten balio dute. Honela, La Salle Berrozpeko (Andoain, Gipuzkoa) taldea tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko proiektua egiten ari da; Lauaxeta ikastolakoa (Zornotza, Bizkaia) erabilitako txikleak produktu berriak sortzeko ustiatzeko moduaz; eta Elburgoko (Araba) taldea Badminton jokatzeko erabiltzen diren ‘pilota’ hegalariak berrerabiltzeaz.

SARITUAK
1.Saria: Axular Lizeoa (Donostia)
2.Saria: Karmengo Ama (Amorebieta)
3.Saria: Tecnoclub Elburgo (Elburgo)
Robotaren ibilera onenaren Saria: Axular Lizeoa (Donostia)
Diseinu Mekaniko onenaren Saria: Begoñazpi Ikastola (Bilbao)
Programazio Onenaresn Saria: Zalla BHI (Zalla)
Estrategia & Berrikuntzaren Saria: Santo Tomás Lizeoa (Donostia)
Irtenbide Berritzaile onenaren Saria: Begoñazpi Ikastola
Ikerketa Saria: Higer Cyber (Hondarribia)
Aurkezpen Onenaren Saria: El Regato Ikastetxea (Barakaldo)
Talde-lanaren Saria: El Regato Ikastetxea (Barakaldo)
Adeitasun profesionalaren Saria: Arizmende Ikastola (Arrasate)
Inspirazioaren Saria: Lauaxeta Ikastola (Zornotza)
Ekintzailetzaren Saria: Santa María Ikastetxea (Portugalete)

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here