Mercedes-Benz eta Gestamp dira aurtengo HETEL Sariko irabazleak

0
70

Lanbide heziketa sustatzeagatik egindako lanarengatik jaso dute saria

Mercedes Benz eta Gestamp enpresak izan diran Hetel Sarien V.edizioko irabazleak. HETEL elkarteko buru Julen Elgetak sari banaketa ekitaldean azaldu zuen moduan, lanbide heziketa sustatzeko lan handia egiten duten enpresak dira Mercedes-Benz eta Gestamp. Mercedesen kasuan, LH dualeko programa abiarazteko Egibide Ikastetxearekin elkarlanean egin duen apustuagatik eman zaio saria. Mercedes-Benz enpresako zenbait langilek, Egibide ikastetxeko arduradunekin batera, hainbat ordu eman dute, heziketa programa, ikasleek enpresan egingo dituzten jarduerak, ebaluazioaren sistema eta irakasleen jarraipena zehazteko eta abian jartzeko. Gestampen kasuan, berriz, espezializazioa bera ez ezik, lankidetzan aritzeko metodologietan oinarritutako ikaskuntza ere sustatzen duelako lortu du saria.

Sari banaketa ekitaldian Elgetak Euskadin lanbide heziketako ikasleak behar direla azpimarratu zuen, bereziki, industria adarretakoak, gaur egun enpresen eskaera ez baita betetzen. Agerian geratzen ari den bezala, suspertze ekonomikoa ematen ari den une honetan, lanbide heziketako matrikulen kopuruak behera egin du. Hori dela eta, enpresek, zailtasunak dituzte hiru hilabeteko ohiko praktikak egingo dituzten ikasleak aurkitzeko, eta are zailagoa da industria adarretan. “Herritarrek jakin behar dute industria adarren errentagarritasuna jada erakutsi dela, eta, gaur egungo eta etorkizuneko lanbide premiei erantzun ahal izateko, beharrezkoa dela lanbide heziketako sektore zehatz horietan matrikula kopurua handitzea“, azaldu du Elgetak.

Hetel Sarien banaketa ekitaldia apirilaren 25ean burutu zen Bilbon. Ekitaldi horretan, besteak beste, Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Ángel Toña, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua; eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan ziren.

Enpresa sarituen ordezkaritza, aldiz, Emilio Titosek, Mercedes-Benz enpresako zuzendari nagusiak eta eta Francisco Álvarezek, Gestampeko Prestakuntza eta Garapen zuzendari korporatiboaren eskutik eman zen.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.