Milioka haur diskriminatuta bizi dira bere jatorri eta baldintza soziala dela eta

0
76

Save The Children-ek salatzen duenez hamar pertsona helduetatik lauk diskriminazioa pairatu zuten haurtzaroan

Save The Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak 18 herrialde desberdinetan, tartean Espainia, burutu duen galdeketa baten arabera, pertsona helduen % 40 inguruk diskriminazioa pairatu zuen haurtzaroan sexu, etnia, erlijio, jatorri edo maila sozial arrazoiak direla eta.

Inkestan parte hartu duten pertsonen erdiak (% 49) diskriminazio horrek hezkuntzan arloan izandako aukeretan eragin zuela azaldu du eta % 35ak, berriz, osasun arloko oinarrizko zerbitzuak ezin izan zituen erabili. Afrika eta Asiako herrialde desberdinetatik etorritako hiritarrak dira diskriminazio maila altuenak salatu dituztenak, % 58 eta % 45 hurrenez hurren.

Estatuan parte hartu dutenen artean, % 23k haurtzaroan nolabaiteko diskriminazioa pairatu izana salatu du. Kasu gehienetan, sexu edo genero arrazoiak aipatzen dira, hots, neska izateagatik diskriminatuta sentitu diren emakumeak.

Azterlan honek diskriminazioak pertsonen bizitzan izan daitezkeen aukeretan duen eragina aztertu nahi du.

Gainera, Save The Childrenek salatzen duenez, diskriminazioa pairatzeaz gain, administrazio desberdinek ezer gutxi egiten dute haurren egoera hori konpontzeko. Egunero ekidin daitezkeen arrazoiengatik hiltzen diren 16 000 haurretatik gehienak baztertuta bizi diren taldeetan bizi dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.