Trueba Ikastetxearen murgiltze-digital prozesua erreferente Estatuan

Ikastetxeak bere metodologia eraldatzeko prozesua duela zazpi urte jarri zuen martxan

2008/09 ikasturtean, Bilboko Trueba Ikastetxeak bere hezkuntza proiektua eraldatzeko prozesua jarri zuen martxan. Prozesu horren baitan, ikastetxeak IKTen aldeko apustua egin zuen ikasleen ikasketa prozesua garatzeko eta bizitzarako eta lanerako trebeziak indartzeko. Horretarako, Europan zein Kanadan izandako beste zenbait esperientzia hartu zuten abiapuntu gisa. Teknologiaren erabilerarekin, ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista eta ezagutzak eta gaitasunak eraikitzen ditu. Truebak garatu duen ‘TruebaHaziak’ izeneko proiektu pedagogikoak arrakasta handia lortu du eta beste hainbat ikastetxeren arreta piztu du. Horrela, berriki burutu den jardunaldi batean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko 20 ikastetxek programa horren berri izateko aukera izan dute.

Truebak 120 000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du ikastetxea digitalizatzeko. Arbela digitalak ez ezik, ikasle zein irakasleek iPad tabletak ere erabiltzen dituzte liburuen ordez. Trueba Ikastetxeko zuzendari pedagogiko Mari Mar Carrerok azaldu duenez, “ezin dugu 100 urte baino gehiago dituzten metodoekin irakasten eta ikasten jarraitu. Gure ikasleak Google belaunaldikoak dira eta ezin dugu hori ahaztu“.

Trueba Ikastetxeko arduradunek proiektu pedagogikoa 2020. urterako guztiz garatuta izango dutela espero dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE