Jaitsi da sexu erasoak salatzen dituzten emakume gazteen kopurua

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera pasa den urtean 111 izan ziren sexu-askatasunaren aurkako erasoak jasan zituzten emakume gazteak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 2015. urtean sexu-askatasunaren aurkako erasoren bat pairatu zuten 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteak 111 izan ziren. Kopuru hori aintzat hartzen bada, aipatu adin tarteko emakume horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren sexu-erasoen biktimen % 43,5 izango lirateke.

Azken hilabeteetan, bereziki uda partean ospatzen diren jaiak direla eta, sexu-erasoen gaia pil-pilean izan bada ere, zorionez, aurreko urteko datuekin alderatuta, sexu-erasoak pairatu dituzten emakume gazteen kopurua % 10ean murriztu dela azpimarratu behar da. 30 urtetik gorako emakumeen kasuan, gainera, murrizketa are nabariagoa izan da, 17,5 puntutakoa, hain zuzen ere.

p2079

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE