Prozedura judizialetan biktima edo lekuko diren 4.000 gazte inguruk Jaurlaritzaren arreta jasotzen du

0
62

Adingabeak, nagusiki, dibortzio liskartsu, indarkeria matxista, familia barruko indarkeria eta eskola barruko jazarpena prozesuetan nahastuta izaten dira

Pasa den abuztuaren amaieran UPV/EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan burututako “Biktima eta prozedura judizialetan lekuko diren haurrak” ikastaroan azaldutako datuen arabera, pasa den urtean Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Saileko “Lantalde Psikosozial Judiziala”k 9.549 pertsonari eman zion arreta eta, horietatik, 4.378 adingabeak ziren. Aipatu lantaldea psikologiako, gizarte-laneko eta hezkuntza-arloko 30 profesionalez osatuta dago eta beren zeregina prozesu judizialen batean nahastuta dauden adingabeei lehen unetik arreta eta babesa eskaintzea da. Eskaintzen diren laguntzen artean, adibidez, honako hauek aurki daitezke: epaimahaiaren aurrean adingabeen adierazpena prestatzea eta laguntzea, adingabea biktima bikoitza izatea ekiditea, adingabearen egoerari buruzko ebaluazio psikologikoak egitea edota adingabea babesteko modu egokienei buruz epailea eta fiskalak aholkatzea.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.