Berbagunearen V. edizioak euskararen erabilera sustatu nahi du Bilbon

Era guztietako euskaldun hiztunak bildu nahi dira Azkuna Zentroan eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera euskararen kaleko erabilera sustatzeko xedea duen Berbagunearen edizio berri bat antolatu dute. Hitzordua abenduaren 14an izango da Azkuna Zentroan eta, bertan, 1.600 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea lortzea espero da. Edizio berri honen xedea euskara kalera ateratzea eta adin guztietako euskaldunek mahai baten inguruan zenbait gairi buruz (kultura, kirola, aisia, sare sozialak…) euskaraz aritzea da. Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren pertsonak bilduko ditu, kezka bera duten pertsonekin hizketan, giro atseginean, aritu nahi badute.

Aurtengo edizioan, zenbait ikastetxetako eta Bilboko euskaltegietako euskara-ikasleen laguntza izateaz gain, herritarren parte-hartzea ere izatea espero da. Ekitaldia erakargarria izateko kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko eragileek ere parte hartuko dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE