Gazteentzako emantzipazio programa Bilboko gazteentzat

0
151

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 175 euroko alokairua duten pisuak jarri ditu 35 urtetik beherako gazteentzat Otxarkoaga auzoan

Bilboko Udalaren Udal Etxebizitza erakundeak gazteen emantzipazioa errazteko programa jarri du abian. Programa horri esker, Bilboko gazteek etxebitza bat alokatzeko aukera izango dute Otxarkoaga auzoan hileko 175 euroren truke eta hiru urteko kontratu berriztagarriarekin. “Gazteentzako Emantzipazio Programa” izena duen programa hori “Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programa“ren barruan aurkitzen da eta 35 urtetik beherako pertsonei zuzentzen zaie.

Aipatu programa horretan parte hartu nahi duten gazteek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Lehenik eta behin, Etxebiden egon behar dute inskribatuta etxebizitza eskatuz eta Bilbon egon behar dute erroldatuta. Gainera, 15.000 eurotik gorako diru sarrera haztatuak eduki behar dituzte eta bizikidetzako unitateak bat eta hiru kideen artean eizan beharko du.

Hasiera batean 45 etxebizitza eskainiko dira. Programaren indarraldia eta etxebizitzen eskaintza udal parke publikoaren beharrizan orokorren araberakoak izango dira. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak aplikazio informatiko espezifiko bat garatu du programa aurrera atera ahal izateko. Programan interesa duten gazteek pasahitza eta erabiltzaile esklusibo, pertsonal eta besterenezinak jasoko dituzte interesatzen zaien pisua aukeratzeko, ikusteko eta nahi badute alokatze-kontratua sinatzeko.
Gazteentzako Emantzipazio Programak ez du esleipenerako denbora lehentasunik ezartzen, Otxarkoagan bertan bizi diren eskatzaileen kasuan izan ezik; horiek lehentasuna edukiko baitute.

Esan bezala, Gazteentzako Emantzipazio Programa Otxarkoagan garatzen ari den programa zabalago baten barruan kokatzen da. Programa horrek jada berrogeita hamar etxebizitza esleitu ziren alokairu babestuan, erosteko eskubidearekin Batez besteko errenta hilean 277 eurokoa da eta salmentarako batez besteko prezioa, berriz, 55.000 eurokoa. Zozketa publikora laurehun eskari inguru aurkeztu dira. Otxarkoagako biztanleak sustraitzeko programak 35 urtetik beherako gazteentzako etxebizitzen programan jarraitzen du eta laster beste ekimen batzuk jarriko dira abian, etxebizitza eta Otxarkoagako ekimen eta jarduera ekonomikoaren sustapena lotuko dituena. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 1.253 etxe eta 334 lokal dauzka auzoan, hau da, Otxarkoagako higiezinen parkearen herena.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.