16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 17,2koa da

Azken hamabi hilabeteetan sei puntu baino gehiagotan jaitsi da gazteen langabezia-tasa. Azken hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, 1,3 puntutan hazi da

Eustatek lantzen duen Biztanleriaren Jardueraren Arabera inkestaren (BJA) 2017ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuen arabera, EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 17,2koa da. 16 urtetik gorako biztanleria osoaren langabezia-tasa % 11,5ekoa izan arren, datuak positibotzat jo daitezke, iazko hiruhileko berean gazteen langabezia-tasa % 23,7koa baitzen. Zoritxarrez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin duela azpimarratu behar da, % 1,3an, hain zuzen ere.

Gizon gazteen langabezia-tasa emakume gazteena baino baxuagoa da (% 14,5 eta % 20,6, hurrenez hurren).

Lurralde historikoei dagokienez, Arabak du gazteen langabezia-tasarik handiena (% 20,7); ondoren Bizkaikoa dator (% 19,2); eta Gipuzkoan jaso da tasarik txikiena (% 12,7).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE