Guraso eta ikastetxeen arteko komunikazioa errazteko plataforma

Eusko Jaurlaritzak familien eta ikastetxeen arteko komunikazioa errazteko plataforma bat garatu du

Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak gurasoen eta ikastetxeen arteko komunikazioa arindu eta eraginkorragoa egin nahi du eta, horretarako, besteak beste, notak, eskolarako hutsegiteak, bekak edo jangelaren inguruko informazioa eskainiko duen plataforma bat garatu du. Aipatu plataforma jada EHIGE (guraso-elkarteen federazioa) eta HEIZE (ikastetxe publikoetako zuzendaritzen elkarteak) elkarteetako ordezkariei aurkeztu zaie eta orain, ekarpenak egiteko tarte bat zabalduko da. Hezkuntza Sailetik azaldu denez, plataforma berriari esker gurasoen eta ikastetxeen arteko harremana zuzenagoa izango da.

Jakitera eman denez, familia bakoitzak gune pribatu bat izango luke aipatu plataforman. Behin barruan, gurasoek euren seme-alaben kalifikazioak, ikasleek eskolara egindako hutsegiteak, ziurtagiriak (sinadura elektronikoarekin) edota beka deialdiak ikusteko aukera izango lukete.

Era berean, eta atarian erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, beste zenbait informazio erabilgarrirekin batera, seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeko egutegia ikusi ahal izango dute, baita haien eskola-ordutegia, ikasgai bakoitzeko irakaslearen izena, irakasleokin harremanetan jartzeko bideak edo jangela-zerbitzuaren inguruko informazioa ere. Bide honen bidez, halaber, datu pertsonalak aldatzeko eskaera egiteko aukera ere egingo da, bai familiaren datuak nahiz ikasle jakin batenak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE