Zinegile berrien bederatzi ‘opera prima’ lehiatuko dira Zinebi First Film sekzioan

Guztiak ere zinemaldi garrantzitsuenetatik igaro dira, Locarnotik, Cannesetik, Berlinetik, Veneziatik edo Sundancetik, besteak beste, eta zortzi lehen aldiz ikusi ahal izango dira Estatuan

Zinegile berrien bederatzi ‘opera prima’ lehiatuko dira Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren barruan iaz abian jarri zen Zinebi First Film (ZIFF) sailaren barruan. Aurtengo ediziorako hautatu diren lanak jada munduan diren zinemaldi garrantzitsuenetatik igaro dira eta, horietatik, zortzi estreinaldiak izango dira Estatuan.

ZIFF bidez Zinebik film luzeen munduan lehen pausoak eman nahi dituzten ekoizle eta zinegile gazteei laguntzen jarraitu nahi du. Gainera, lan horiei esker, zine garaikidearen panorama osatzen duten sorkuntza-joera, estilo eta argumenturako materia aniztasunera hurbiltzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Esan bezala, aurtengo ZIFF sailaren barruan bederatzi izango dira lehiatuko diren lanak. Film luze horien ekoizpenean hamaika herrialdek hartu dute parte: Afganistan, Alemania, Austria, Brasil, EE.BB., Frantzia, Israel, Herbehereak, Polonia, Errumania eta Suitza.Horien artean, aipamen berezia merezi du Austin LynchenDavid Lynchen semea– lehenengo lan luzea den ‘Gray House’ lanak, Matthew Boothekin batera zuzendutakoak.

ZIFFeko epaimahaia Silvano Agostik, Alejandra Trellések eta Haritz Zubillagak osatuko dute. Irabazleak 7.000 euroko saria eskuratuko du.

ZIFF sailaren barruan lehiatuko diren filmak honako hauek dira:
• ‘Gray House’ (Austin Lynch, Matthew Booth. EE.BB., 2017. Dok. 75 min.)
• ‘Don’t Swallow My Heart, Alligator Girl’ (Felipe Bragança. Brasil, Herbehereak, Frantzia, 2017. Fik. 108 min.)
• ‘Drift’ (Helena Wittmann. Alemania, 2017. Fik. 97 min.)
• ‘Charleston’ (Andrei Cretulescu. Errumania, Frantzia, 2017. Fik. 120 min.)
• ‘Those Who Are Fine’ (Cyril Schäublin. Suitza, 2017. Fik. 71 min.)
• ‘A Letter to the President’ (Roya Sadat. Afganistan, 2017. Fik. 83 min.)
• ‘The Garden’ (Sonja Maria Kröner. Alemania, 2017. Fik. 97 min.)
• ‘Scaffolding’ (Matan Yair. Israel, Polonia, 2017. Fik. 95 min.)
• ‘Tehran Taboo’ (Ali Soozandeh. Alemania, Austria, 2017. Ani. 96 min.)

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE