Iaz 1046 emakume gaztek genero-indarkeria salatu zuten EAEn

0
64

Genero-indarkeria salatzen duten emakume guztien artean gero eta gehiago dira (% 28 gaur egun) emakume gazteak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean 3.774 emakume izan ziren genero-indarkeriaren biktima Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik, 1.046 (% 28) 15 eta 29 urte bitarteko emakumeak izan ziren. Aurreko urteetako datuekin alderatuta biktimen kopurua jaitsi bada ere, jaitsiera hori 30 urteko emakumeen artean eman da eta, ostera, gero eta gehiago dira horrelako indarkeria pairatzen duten emakume gazteak. Horrela, iazko 3.774 biktimetatik, 262 (% 7) 15 eta 19 urte bitartekoak ziren; beste 363 emakume (% 10) 20 eta 24 urte bitartekoak ziren; azkenik, 421 (% 11), 25 eta 29 adin tartekoak ziren.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here