Bilbo ikertzaile gazteen hiruburu Zientzia Azokaren eskutik

Gazteen artean zientziarako zaletasuna sustatzea helburu duen azokak ikertzaile gazteen 90 proiektu jaso ditu

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokaren aurtengo edizioa pasa den apirilaren 21ean ospatu zen Bilboko Plaza Barrian. Aurreko edizioetan bezala Azoka ikasle gazteek egindako proiektu zientifikoen topagunea izan da. Guztira, ia 100 izan dira (90) azokan aurkeztu diren ikasleek urtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak. Proiektuak 30 ikastetxetako 313 gaztek aurkeztu dituzte (174 neska eta 139 mutil). Lurralde historikoei dagokionez, talde gehien aurkeztu dituena Bizkaia izan da (68). Gipuzkoatik 18 talde izan dira, Arabatik 2 eta Nafarroatik 4.

Gainera, Bartzelonako Exporecerca Jove eta Galiciencia zientzia-azoketan irabazle izan diren taldeak ere bertan izan ziren.

Zientzia Azokaren xedea gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Aurtengo edizioan unibertsitate eta zentro teknologikoetako 256 ikertzaileren parte-hartzea izan du.

Azokaren irekiera–ekitaldi ofizialean Bilboko Udaleko Euskara zuzendari Jone Unzueta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Maite Alonso, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Lucia Torrealday eta Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Cancio izan ziren. Horiekin batera ekimena laguntzen duten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileak izan ziren: Ikerbasque, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Udako Unibertsitatea (UEU) eta Digipen Teknologia Institutua.

Aurtengo edizioan, eta berrikuntza gisa, Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan diren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) balioak landu, aztertu eta proiektuan txertatu dira. Hain zuzen ere, horiek, azaldu eta erakutsi ziren UNESCO Etxeak jarritako standean.

Ikusgai izan diren proiektuak:
UPV/EHUko proiektuak:
• Bilbaodynamics
• Formula Student Bizkaia
• Moto Student
• Zuntz optikoa
• Nola lotu hiru pausotan geologia, zure smartphone-a eta asteroideak

Deustuko Unibertsitateko proiektuak
• Robot Modular ‘Misión en Marte’
• Egungo elikadura-xahutzeari aurre egiteko murrizketa
• FabAcademy, cómo fabricar (casi) cualquier cosa
• Kamara gainean dela
• Eten digitala
• Elkarrekin ikasten dugula, zoragarriak gara! EUREKA!
• SmartUrban Garden
• Low-noise and low-carbon freight delivery for postal operators to ensure last mile connections through optimized urban and long distance transport
• Smiwork

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE