Eszena kalera programazioak antzerkia aterako du Bilboko kaleetara

0
27

Hiriko barruti guztietan garatu den programazioaren barruan, besteak beste, zirku garaikide, clown, magia, partaidetzan oinarritutako ekintza eta kaleko antzerki ikuskizunak jasotzen dira

Datorren maiatzaren 1ean lau hilabetez luzatuko den ‘Eszena kalera’ programazioa inauguratuko da. Bilboko Udalak antolatzen duen programazioak ez du parekorik Euskal Herrian eta publiko guztietara zuzendutako 58 emanaldi jasotzen ditu. Programazioan 24 euskal konpainiak hartuko dute parte eta emanaldiak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira. ‘Eszena Kalera’ ekimenaren programazioari esker, auzo batzuetan kaleko arte eszeniko ikuskizunez gozatu ahal izango dute, Olabeaga, Abusu, Masustegi, Peñaskal, Bolueta, Uretamendi, Elorrieta, San Inazio, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuri auzoetan, adibidez.

‘Eszena kalera’ programazioak aurretik zen ‘Bilboko zirkuitua’ programa ordezkatzen du. Aurreko programazioak areto barruko emanaldiak sustatzen zituen eta oraingoak, berriz, hiriko kaleak animatzea eta auzokideen partaidetza sustatzea du helburu. Modu horretan, Bilboko Udalak kultur programazio deszentralizatuaren eta arte eszenikoei ematen zaien bultzadaren alde egiten duen apustua indartzen du.

Esan bezala, programazioak 24 euskal konpainien 58 emanaldi jasotzen ditu. Horiek guztiek ordubete inguruko iraupena dute eta kasu gehienetan umorea izango dute ardatz. Gainera, hainbat kasutan ikus-entzuleen partaidetza ere sustatuko dute, adibidez, Ameztu Produkzioaken ‘Pac-Man’ ikuskizuna edota Eidabe taldearen proposamena.

Programazioaren hasiera maiatzaren 1ean izango da Elorrietako Plazan Shakti Olaizolaren ‘Baldin bada’ ikuskizunarekin. Aipatu ikuskizunak antzerkia, zirku garaikidea, arte plastikoak eta txotxongiloak fusionatzen ditu.

Programatutako 58 emanaldien artean poetikaz betetako lanak azpimarratu behar dira, eta horien ezaugarri nagusiak kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here