Bikaintasuna Batxilergoan

0
49

Cristina Uriarte sailburuak 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu ditu

Pasa den martxoaren 23an 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu ziren. Batxilergoko Sari Berezien helburua da Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 15 izan dira Batxilergoan bikaintasuna lortu duten ikasleak eta hori egiaztatzen duen diploma jasotzeaz gain, gazteek euren ingeles-maila hobetzeko Toronton (Kanada) hiru asteko egonaldia egiteko aukera ere irabazi dute.

Irabazleak euren burua sari honetara aurkeztu zuten 519 ikasletatik aukeratu dira. Saria irabazteko aukera izateko Batxilergoko bi ikasturteetan 8,75 puntu edo gehiagoko batez bestekoz amaitu behar da. Kontuan izan behar da iazko ikasturtean 14.000 baino gehiago izan zirela Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko ikasketak amaitu zituzten ikasleak. Sarira aurkeztu ziren 519 ikasle horiek pasa den ekainaren 13an proba bat gainditu behar izan zuten. Proba Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan egin zen eta bertan puntuazio altuena lortu zuten ikasleak izan dira, hain zuzen ere, saria jaso dutenak. Proba horretan ikasleek hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion berariazko ikasgaien ingurukoak, bai hizkuntza probak (Euskara edo Gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat).

Sari banaketa-ekitaldia Lakuan burutu zen eta bertan, besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Maite Alonso sailburuordea izan ziren eta Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako haize-boskote batek girotu zuen.

2017-2018 ikasturte honetarako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.

IKASLE SARITUEN ZERRENDA  
Izen AbizenakIkastetxeaLurraldea
Eva Solis GiménezCPEIPS B.V. MARÍA HLBHIPBizkaia
María Manterola LarrañagaCPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIPGipuzkoa
Óscar Sangalli PeñaIES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHIGipuzkoa
Nerea Santisteban GoiriCPEIPS LAUDIO IKASTOLA HLBHIPAraba
Jaime Fernández TejedorCPEIPS CALASANCIO HLBHIPBizkaia
Ander Susaeta BurzacoCPEIPS PADRE ANDRÉS URDANETA HLBHIPBizkaia
Santiago Diaz de Argandoña MuñozIES MIGUEL DE UNAMUNO BHIAraba
Mikel Garitano TelleriaCPEIPS GAZTELUPE-ARIMAZUBI IKASTOLA HLBHIPGipuzkoa
Jokin Irastorza ZabaleguiCPES OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA BHIPGipuzkoa
Iker Castellano FloresIES BOTIKAZAR BHIBizkaia
Inés Pablos EchepareIES PÍO BAROJA BHIGipuzkoa
Imanol Arrillaga AldabaldetrecuCPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIPGipuzkoa
Celina Dong YeCPEIPS SAN PATRICIO HLBHIPGipuzkoa
Julen Bengoa DíazIES MIGUEL DE UNAMUNO BHIAraba
Irene Cotrina de Los MozosIES MIGUEL DE UNAMUNO BHIAraba

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here