Elikaduraren bidez osasuna sustatu

Duela urtebete inguru, Eusko Jaurlaritzak elikadura osasuntsu baten bidez Euskadiko biztanle guztien osasunean eta bizi-kalitatean eragin nahi zuen programa jarri zuen martxan. Egitasmoaren izena “Euskadin Elikadura Osasungarrirako Ekimena” da eta urtebeteko ibilbidean hainbat esperientzia garatu dira.

Horietako bat, adibidez, hamar ikastetxetan egin den esperientzia pilotua dugu. Horren baitan, ikastetxe horietako eskola-menuetan fruta, barazki eta arrain urdin gehiago sartu da. Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendik azpimarratu duenez, “euskal ikasleek bazituzten lehen ere eskola-menu orekatuak, baina, ekimen honen bidez, are gehiago hobetu nahi da ikasleen elikaduraren eta nutrizioaren hezkuntzan pisu handia duen zerbitzuaren kalitatea.  Era berean, bizi-kalitatea hobetzeko elikadurak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie ikasleei”. Hezkuntza esparruan garatu den beste esperientzia bat ‘Eskola jangelen eguneratzea 360º’ izenekoa dugu. Aipatu ekimenaren xedea ikasle gazteen artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea da eta, horretarako, berrikuntza bideak aktibatuko dira bi esparrutan: alde batetik, menuak lantzeko eta aurkezteko orduan, platerei eta elikagaiei itxura erakargarriagoa emango zaie eta, bestetik, kontsumo inguruneetan, alderdi fisikoari zein janaria ahoratzeko erritmoen kudeaketari garrantzia handiago emango zaie.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE