Bikaintasuna ardatz

2017-2018 ikasturtean EAEko 14.400 ikasle inguruk amaitu zuten Batxilergo mailako ikasketak. Horietatik guztietatik  560 aurkeztu ziren Batxilergoko Aparteko Saria eskuratzeko probetara. Batxilergoko Sari Berezien helburua da Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea eta bertan parte hartzeko batxilergoko bi ikasturteetan 8,75 puntutik gorako bataz besteko nota lortu behar izan dute.  

Hautagaiek azterketa bat gainditu behar izan zuten pasa den ekainean. Horretan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoen ingurukoak, bai hizkuntza probak. Azterketa horretan puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria.

Irakasleen konpromisoa

Berriki ospatu den sari-banaketa ekitaldian Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ikasle sarituak eta horien familiak zoriondu ditu, “ikasleek jaso duten aitortzaren zati bat familiena ere delako. Zuen babesik gabe, ziurrenik ez zuketen lortuko”, azpimarratu du familien babesak gazteen hezkuntza ibilbidean eta eskola arrakastan duen garrantzia agerian utziz.

Sailburuak gogorarazi duenez, Batxilergoan helburu nagusietako bat da “ikasleei garapen pertsonalean nahiz sozialean aurrera egiten jarraitzeko prestakuntza, heldutasuna, ezagutzak eta trebetasunak ematea, horrela goi mailako ikasketetarako sarbidea izan dezaten. Horregatik, gehitu du Uriartek, ”Batxilergoko Aparteko Sari hauen helburua da, hain zuzen ere, eginahal horretan nabarmendu direnak saritzea”.

”Agerian utzi duzue ahaleginduz gero lor daitezkeela helburuak. Eta hori ez da erraza, ahalegina eskatzen du, baina lor daiteke”, esan die ikasle gazteei. 

Euskal Hezkuntza Sistemak dituen indargune nagusietako bi ere nabarmendu ditu Uriartek: aukera berdintasuna eta irakasleen konpromisoa. ”Euskadin ezer bada ondo zaintzen duguna, ezer babestu bada urte askoan, aukera berdintasuna izan da. Ekitatea, kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera, eta egin nahi diren ikasketak egin ahal izatea. Hortxe dugu gure hezkuntza sistemaren indarguneetako bat, irakasleen konpromisoarekin batera. 

[table id=3 /]

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE