Agora TeknoCamp, gazteei zientzia eta teknologia gerturatzen dien udalekua

Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk, EgibidekIkaslan Arabak eta Innobasquek, hirugarren urtez, abian jarri dute Agora Teknocamp, zientzia eta teknologia ikasi eta haiekin dibertitu nahi duten Arabako neska-mutilentzako udako campusa.

Ekainaren 24tik 28ra bitartean izango den aurtengo edizioan, Agora TeknoCamp hezkuntza proiektu erreferente gisa sendotu da zientzia eta teknologia arloan. Guztira, 120 plaza eskaini dira, horietatik 60 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat dira, eta beste 60 plazak DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat. Gasteizko Egibide, Mendizabala LHII ikastetxean eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emango da prestakuntza eta haien talde profesionalek gidatuko dituzte jarduerak astebetez.

Agora gizarte parte-hartze eta berrikuntza prozesutik sortu zen hiri campus honen helburu nagusia da gazteenengan zientziaren eta teknologiaren munduarekiko interesa piztea, era praktiko eta ludikoan, eta horrela adin txikietatik bokazio tekniko-zientifikoak sustatzea Arabako Lurralde Historikoan.

Jarduerak Nieves Cano kaleko campusean (UPV/EHUko Ingenieritza Eskolan eta Egibide-Nieves Canon) eta Mendizabala LHII ikastetxean egingo dira. Aurten ere zentro horietako taldeek ahalegin guztia egin dute jolas eta hezkuntza jarduera programa bete-bete bat diseinatzeko.

Magia dirudi baina fisika da, kimikak bere baitan harrapatzen zaitu, altxorraren bila edo ibilgailu elektriko bat diseinatzen. Horiek dira aste benetan zirraragarrian burutuko diren ekintzen izen batzuk. Jolasteko aukera ere izango da; udako campus batean ohi denez, baita norberaren dibertsiorako ere.

Agora TeknoCampen hirugarren edizioaren bidez, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta gure lurraldearen erronketako bati erantzuteko konpromisoa kontsolidatzen dute parte hartzen duten bost entitateek.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE