Agur ke txarrei

Pasa den maiatzaren 31an Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu zen. Tabakoaren kontsumoaren inguruan gure artean egin diren azken inkesten arabera, kontsumo horrek behera egin du modu jarraian azken urteetan, nagusiki, erakunde publikoetatik eta zenbait elkarte pribatuetatik egin den kontzientziazio eta prebentzio lanaren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak prestatu duen ‘Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019’ txostenaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ia bosten bat (% 18,5) ohiko tabako-erretzailea da. Gizon gazte erretzaileak zertxobait gehiago dira emakume erretzaileak baino (% 18,9 eta % 18,2, hurrenez hurren).

2006tik 2017ra bitartean, hogei puntu baino gehiago jaitsi da ohiko tabako-erretzaileak direla dioten gazteen ehunekoa: % 40,4koa zen 2006. urtean eta 2017an, berriz, % 18,5ekoa.

2012ra arte, ohiko erretzaileen kopurua handiagoa zen gazteen artean 15 eta 74 urte arteko biztanleria osoaren artean baino. 2012an, ostera, eta lehen aldiz, handiagoa izan zen ohiko erretzaileen ehunekoa biztanleria osoaren artean (% 25,7) gazteen artean baino (% 23,5), eta joera horri eutsi zaio 2017an ere (gazteen % 18,5 eta 15 eta 74 urte artekoen % 22,1).

Tabakoa kontsumitzen hasteko adina, batez beste, 16,9 urtekoa izan zen 2017an.

Biztanleria osoaren artean, Euskadiko Adikzioei buruzko azken Inkestaren datuen arabera (2017), 2008-2017 aldian ohiko kontsumo-tasa % 30etik % 22ra jaitsi zen, azken 25 urteotan erregistratutako prebalentziarik baxuena. Gainera, erretzailea ez dela dioen biztanleriaren ehunekoak gora egiten jarraitzen du; izan ere, 1992an % 61 zen eta, 2017an, % 75. 

Arabako ESIan emaitzak ebaluatu ondoren, gainerako ESIetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

Oraindik erretzen dutenen artean, gizonek nagusi izaten jarraitzen dute emakumeen aurrean, baina bi kasuetan murriztu dira ehunekoak. Adikzioen aurreko inkestan (2012) jasotako datuak direla eta, gizonezko erretzaile kopurua % 27koa izatetik % 25ekoa izatera igaro da eta emakumezkoen kasuan % 22tik % 18ra. Adinaren arabera, gizonek batez ere 45-74 urte bitartean erretzen dute eta emakumeek 15 eta 44 urte bitartean.

chart created with amCharts | amCharts

Gizarte sentsibilizazioa eta kontzientziazioa

Gazteek eta nerabeek jarraitzen dute izaten tabakoaren kontrako prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloko esku-hartze askoren ardatz. Euskal eskolan kontzientziazio-lana hasi zenetik, 64.432 eskola-umerekin lan egin da. ‘Kerik Gabeko GazteakOsasun Sailaren programa Bigarren Hezkuntzako ikasleei (DBHko 1. eta 2. mailak) zuzentzen zaie, eta aldundi eta udalekin lankidetza estuan garatzen da.

Erretzeari uzten laguntzeko tresna berria

Nobedade gisa, aurten, Osasun Sailak eta Osakidetzak tresna berria jarri dute abian, erretzeari uzten laguntzeko. Tresna esperimentu gisa gaitu da Arabako ESIko lau osasun-zentrotan: Aranbizkarra I eta II, Lakuabizkarra eta Alde Zaharra.

“Programa konbinatu” deritzo, eta horren bidez mugikorrerako aplikazioa erabiltzen da; horren bitartez, kontsultak egin daitezke online, erre gabe daramagun denbora zenbatu daiteke, bai eta irabazitako egunen eta aurreztutako diruaren kontua ere, besteak beste. Profesional sanitarioek erretzaileari programan alta ematen diotenean, pertsona horrek aplikazioa deskarga dezake. Jokabideak aldaketak sustatzeko eraginkortasuna klinikoki frogatuta dago; beraz, bereziki egokia da tabakismoaren kasuetan. Nolanahi ere, tresna osagarria da; izan ere, osasun-arloko langileek jarraituko dute presente egoten, tratamenduaren segimendua egiteko. Tratamenduak sei hileko iraupena du.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE