Euskara sustatuz aisialdian Darabilbo programaren eskutik

Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, eta bere helburu nagusia da aisialdian euskararen erabilera sustatzea. Egitasmoa euskara ikasten ari diren, euskara hobetu nahi duten edo euskaraz bizi nahi duten horiei zuzentzen zaie

0
11

Bilboko Udaleko Euskara Zuzendariordetzak, Bilboko Euskaltegi Sarearekin batera, hiriko auzoetan euskaldunei euskara praktikatzeko aukera gehiago ematen dien “Darabilbo. Erabili euskara Bilbon” egitasmoa martxan jarri du. Aipatu programaren xedea euskararen erabilera sustatzea da, bereziki, aisialdian euskara modu lasaian erabil dadin. Hori lortzeko programaren barruan kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten doako jarduerak eta tailerrak antolatzen dira.

Programaren leloa da “Erabili Euskara Bilbon” eta jarduerak taldeka egingo dira hiriko auzoetan urte osoan zehar. Jarduera horiek, oro har, euskaraz berba egiten duten pertsonentzat dira, aisialdian euskaraz bizi nahi dutenentzat, hain zuzen ere.

Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean honako hauek azpimarra daitezke: bisita gidatuak Arte Ederren Museora eta Guggenheimera; euskal dantzak; antzerkia; garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak; kultur ibilaldiak; kultur jarduerak; sukaldaritzako tailerrak; esku-lanak; argazkigintza; autodefentsa; teknologia berriak eta literatura tailerrak. 

Ekainean bertan izango diren jardueren artean, berriz, honako hauek lirateke esanguratsuenak: bisita gidatuak Arte Ederren Museoan, Ignacio Zuloagaren erakusketa ikusteko; garagardoa, txakolina, ardoa eta gazta dastatzea; bertso jaia; irakurketa tailerra; erromeria tailerra; jendeaurrean hitz egiteko gaitasunak lantzeko tailerra eta ibilaldi gidatuak oinez Olabeaga auzoan zehar. Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretarako izan ezik) eta euskaraz ahoz komunikatzeko adina jakitea: www.darabilbo.eus.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.