‘Heriotzaren fabrikako’ lazturara bisita bat

Erandioko Jon Alberdi Erakusketa Zentroak Holokaustoaren eta Auschwitzen inguruko erakusketa bat jasoko du irailaren 17tik aurrera

0
81

Holokaustoaren eta Alemania Naziak Auschwitzen zein Biskenauen egindako lazturaren benetako dimentsioa ulertzeko modurik  onena, zalantzarik gabe, bertara bidaiatzea da. Urtero, 2.100.000 pertsona inguru bertara gerturatzen dira kontzentrazio-esparruaren historia lehen eskutik ezagutzeko. Gaur egun, Auschwitz Holokaustoaren sinbolo unibertsala bilakatu da eta Bigarren Mundu Gerran giza baldintzaren zatirik ilunena zertarako den gai azaltzen du.

Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estatu-Museoak ekoitzi duen  erakusketa bat ikusgai izango da gure artean. Erakusketak ‘heriotzaren lantegia’ ezizenarekin ezagutzen den kontzentrazio-esparruaren inguruan antolatu den museoaren artxibo historikoan diren argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukera ematen du. Balio historiko izugarria duen erakusketa da eta gizadiak bizi izan duen gertaera ilunenetako baten dimentsioa ulertzeko ezinbestekoa. 

Horrela, kontzentrazio-esparrua zuzenean ikusteko Poloniara bidaiatzeko aukera ez duten horiek, aukera ezin hobea dute datorren irailaren 17tik aurrera Erandioko Jon Alberdi Erakusketa Zentroan horren berri izateko. Gipuzkoan eta Araban ere erakusketa hori ikusteko aukera izango da, baina momentuz, datak eta egoitzak zehaztu gabe daude. Eta Poloniara bidaiatzeko aukera duten horiek ere, erakusketa bisita dezakete bidaia horri etekin handiagoa atera ahal izateko.

Auschwitz Birkenauko  laztura ikasgeletara gerturatzen

Xedea da Bigarren Mundu Gerran eraiki ziren Kontzentrazio eta Sarraski-esparru garrantzitsuen artean, garrantzitsuenaren laztura ”ikasgeletara” gerturatzea: Auschwitz Birkenau. Esparru higuingarri hori pasa den mendeko 30. hamarkadaren hasieran izan zen krisia dela eta nazismoa bezalako muturreko ideologiek sustatutako populismoaren ondorioa izan zen. 

Erakusketak kontzentrazio eta sarraski-esparruaren historian izan diren gai garrantzitsuenak aurkezten ditu eta aldi berean, baita nazien Poloniako okupazioaren alderik ilunenak ere. 

Argazkien, agiri historikoen eta Auschwitzeko presoek egindako marrazkien bidez kontzentrazio-esparrua erakitzeko arrazoiak, judutarren sarraskiaren bilakaera, bertan pairatu zituzten baldintzak, biktimen kategoria nagusiak eta presoek bizirik jarraitzeko egin zuten borroka islatzen da.

Erakusketak munduari Auschwitzen gertatutako krimenen egia azaltzen dio hamabost urtetako ibilbide kronologiko baten bidez.

Erakusketak, gainera, aukera paregabea eskaintzen die ikastetxeetako irakasleei ikasleak Bigarren Mundu Gerraren gaian barneratzeko eta, horrekin  batera, Holokaustoaren eta kontzentrazio-esparruen gaia jorratzeko. Izan ere, erakusketara gerturatzen diren ikasleek historiaren inguruan ikasteko aukera emango dieten zenbait baliabide didaktiko lantzeko aukera izango dute eta, aldi berean, egun mehatxu izan daitezkeen intolerantziaren, gizarte desorekaren, indarkeriaren, populismo ideologikoen eta arrazismoaren inguruan ere ikasiko dute.

Hezkuntza-bidaia Poloniara

Erakusketaren amaieran Poloniara hezkuntza-bidaia bat egiteko interesa izan dezaketenei argibideak azalduko zaizkie. Bidaiaren xedea litzateke II Mundu Gerraren eta jazoera horrek izan zituen ondorioen inguruko ezagutzan sakontzea: Holokaustoa, Aliatuen laguntza-omisioa, Berlinen Ekialdera ziren herrialdeei egindako traizioa, erbestean zen Poloniako Gobernu klandestinoa, Poloniako erresistentzia ejerzitoaren patua Gerraren amaieran, sobietar Estalinismoa, eta borroka klandestinoa 1990an askatasuna lortu arte.

Poloniara egingo diren bidaiak Premio Renacimiento para la Ruta Cultural Europea Románico XXIak diseinatu ditu.

Erakusketaren inaugurazioan Auschwitzeko Zuzendari Pan Piotr Cywinski izango da erakusketaren komisarioa den APTCE Elkartearen Presidentetzarekin eta Espainian Poloniako Enbaxadore den Marzena Adamczyk-ekin batera. Horrez gain, EAEko erakunde publikoetako ordezkaritza bat eta politikara eta kulturara lotutako bestelako erakundeak ere bertan izango direla espero da. Horiekin guztiekin batera, Auschwitzen izandako eta bizirik dirauen lekukoren baten agerraldia ere izan daiteke.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.