Prestakuntza Dualari buruzko I. Nazioarteko Kongresua

Guztiz globalizatuta dagoen gure gizarteak abiadura azkarrean ematen diren aldaketei egokitu beharra eskatzen du lehiakor izaten jarraitu ahal izateko. Horretarako, hezkuntza sistemak mundu-mailan diren aipatu aldaketei egokitzeko malgutasuna izan behar du, bereziki, goi-mailako hezkuntzan. Izan ere, bertan diren ikasleak izango dira epe laburrean enpresek dituzten beharrei erantzun beharko dietenak.

Gero eta finkatuagoa eta hedatuagoa den irakaskuntza eredu berri honi buruz hausnartu eta eztabaidatzeko, UPV/EHUk eta IMH – Fabrikazioaren Zentro Aurreratuak, Lleidako Unibertsitatearekin lankidetzan, eta Uda Ikastaroen esparruan, prestakuntza dualari buruzko nazioarteko lehen kongresua antolatu dute. Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan izenburupean ospatuko den kongresua. ekainaren 17an izango da, Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean. Bertan, Europako bi erakunderen arrakasta kasuen berri emango da: Frantziako ORMASUP Nord Pas de Calais eta Alemaniako Duale Hochschule Baden-Württemberg Mosbach. Era berean, Prestakuntza Dualean parte hartu duten enpresa eta ikasleen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da. 

”Kongresuaren bidez prestakuntza eredu honen inguruan sortu den ezagutza emari handiaren balioa azpimarratu nahi da, baita horren etorkizuneko garapena baldintzatuko duten erronka handiei buruz eztabaidatu ere”, nabarmendu du UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde eta ekitaldiaren zuzendarikide Agustín Erkiziak.

Datorren ikasturtean, zazpi graduk eskainiko dute unibertsitate eta enpresako prestakuntza dualaren hezkuntza eredua, zeinetan UPV/EHU aitzindaria baita, enpresan eta unibertsitatean irakaskuntza eta ikasketa prozesuak bateratuta, modu koordinatuan eta ikas-ekinezko prestakuntzan, lantokian alda daitekeen iraupeneko egonaldiak eginez.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE