Zein da ikasi nahi dudan graduaren baitan gehien komeni zaidan batxilergo ibilbidea?

Batxilergoko ibilbideak funtsezkoak dira ikasi nahi den gradurako eta Unibertsitatean sartu ahal izateko

0
39

Unibertsitatera joateko ibilbidearen lehen urratsa zein nolako ikasketak edo zein gradu egin nahi den garbi izatearekin hasten da. Behin hori erabakita, ikasketa horiek egiteko batxilergoko zein ibilbide den egokiena aztertu beharko duzu. Horrek ez du esan nahi ibilbide hori egin nahi duzun ikasketa horretarako erabakigarria izango denik, azken finean, aukera hori ebaki-notaren baitan izango baita. Hala ere, batxilergoan aukeratu den ibilbideak eta egin nahi den graduaren esparruak bat egiten badute, errazagoa izango da unibertsitaterako sarbidea lortzea eta, gainera, gradu horretan garrantzitsuak izango diren hainbat ezagutza eskuratzeko aukera ere izango duzu.

Batxilergoko ibilbide guztietan ikasturtearen egitura berbera da. Horrela, ibilbide guztietan ardatz diren zenbait ikasgai izango dira. Ikasgai horiek formakuntza orokorrekoak dira eta derrigorrezkoak dira. Irakasgai komunak izenarekin ezagutzen dira. Bigarren maila batean, ibilbide bakoitzaren berariazko ikasgaiak aurkitzen dira, hots, modalitateko irakasgaiak. Ikasgai horiek zenbait gaitan sakontzeko aukera ematen dute eta ikastetxe bakoitzaren araberakoak dira. Azkenik, ikasgai askeak edo aukerako irakasgaiak leudeke. Kasu horretan, ikasleriari zenbait ikasgai ematen zaizkio aukeran eta ikasle bakoitzak ikasi nahi dituen horiek aukeratzen ditu, normalean, dituen interesetan eta/edo gaitasunetan oinarrituta.

Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa

Batxilergoko ibilbide edo modalitate hau da ohikoena ikastetxeetan eta ikasle gehien jarraitzen dutena da hainbat gradutarako sarbidea ahalbidetzen duelako.

Zuk aukeratu beharko zenukeen modalitatea da baldin eta hauetako esparruren batean kokatuta dagoen graduren bat egin nahi baduzu: Ekonomia, Zuzenbidea, Historia eta Magisteritza. Aldi berean, arreta handiz aukeratu beharko dituzu zure beharretara eta helburura hobekien moldatzen diren aukerako irakasgaiak.

Arte Batxilergoa

Karrera artistikoak edo Arte Ederrak burutu nahi dituzten ikasleek aukeratu behar duten modalitatea da. 

Gradu horietan, unibertsitaterako sarbide-probako (selektibitateko) ebaki-notaz gain, beharrezkoa izaten da beste proba espezifiko bat gainditzea marrazketan edo sormenean dituzun gaitasunak egiaztatzeko.

Batxilergoko modalitate hau aukeratzea ez da baztertzailea, baina oso onuragarria izan daiteke gainditu beharreko probak prestatzeko eta gradu artistikoetan beharrezkoak izaten diren gaiatsunak garatzeko.

Zientzia Batxilergoa

Batxilegoak duen beste modalitate nagusia da. Bertara jotzen dute ingeniaritza, arkitektura, medikuntza, biologia edo kimika esparruekin harremana duten graduak ikasi nahi dituzten ikasleek.

Gizarte Zientzietako ibilbidearekin jazotzen den bezala, kasu honetan ere arreta handiz aukeratu beharko dituzu zure beharretara eta helburura hobekien moldatzen diren aukerako irakasgaiak.

Zuretzat zein den modalitate egokiena aukeratzeko, informa zaitez interesatzen zaizkizun graduen xehetasunen eta betebeharren inguruan. Ikasi nahi duzun horren inguruan zalantzak baldin badituzu, hitz egin zure ikastetxeko orientatzailearekin. Berak beharrezkoa duzun laguntza eskainiko dizu. 

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.