Kontsumobidek abian jarri du ikasleentzako prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat

Web-orrian hainbat kontsumo-gairi buruzko baliabideak aurki daitezke, hala nola jasangarritasuna, publizitatea, etiketatzea, elikadura eta oinarrizko kontsumo-eskubideak

0
11

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituen webgune bat jarri du abian. euskaraz eta gaztelaniaz. Baliabide horiek Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da; izan ere, zentro horiek itxita daude une honetan, Covid-19aren krisia dela eta.

Webgunean edukiak bisualki erakargarri egiten dituzten hainbat infografia aurki daitezke. Horiek guztiak kontsumo-gai ezberdinen arabera sailkatuta daude: IKT, jasangarritasuna, publizitatea, etiketatzea, elikadura, kontsumoko oinarrizko eskubideak, finantzak eta lanbide-heziketa.  Gainera, hezkuntza-premia berezietara egokitutako bi kontsumo-erronka ere daude, erosketei eta elikadura-segurtasunari lotuta. Infografia bakoitza aukeratuz eta klikatuz, bideoak, jolasak, testak, oinarrizko informazioa eta abar eskura daiteke.

Web-orriaren xedea da ikasleen, ikastetxeen eta hezkuntzako profesionalen esku aurrez aurre landu izan diren prestakuntzarako bitartekoak jartzea. Webgunea kontsumitzaileen eskubideen ezagutza sustatzeko tresna bat gehiago da eta edonork erabil dezake.

Web-orrira www.kontsumobide.eus hasiera-orritik sar daiteke, edo www.kontsumobide.euskadi.eus/retos-consumo/ helbide-barran tekleatuz.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.