Aisia eta sormena online

0
59

Bilboko Udalak eta Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten “Harrapazank” kultur programa arrakastatsuak, konfinamenduak eragindako oztopoen ondorioz, udaberri honetarako aurreikusitako eskaintza eraberritu behar izan du. “Harrapazank isindahouse” programak kulturaz gozatu, sorkuntzan murgildu eta euskara indartzeko tailer, ekitaldi eta lehiaketa interesgarriak eskaini ditu Bilboko gazte euskaldunen etxeetan, apirilaren 20tik maiatzaren amaierara arte, etxean gelditzea ezinbestekoa ez ezik, erakargarria ere izan dadin.

Harrapazanken online bertsioak programaren jatorrizko helburu bera du: Bilboko 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei euskarazko kultur eta aisialdi-jarduera parte-hartzaile eta berritzailea eskaintzea. Etxeratze-aginduaren eragozpenari aurre egiteko asmoz, ”Harrapazank isindahouse” ekimenak, etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketa ezagunaren online bertsioa, “Arratsaldeak” tailer eskaintza oparoa eta Harrapazank zuzeneko jaia.

Klikazank

10 urtetik gorako Bilboko gazteek Klikazank lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute apirilaren 20tik aurrera. Lehiaketak sarean egin beharreko 6 proba izan ditu; astero proba bat argitaratu da www.harrapazank.eus webgunean eta sare sozialetan. 

Harrapazank Eszena

Bilboko artista gazteek etxetik mugitu gabe parte hartu ahal izango dute Harrapazank Eszena talentu lehiaketan. Apirilaren 20tik aurrera, gaztetxoek haien ekitaldien bideo-castingak bidali ahal dituzte, eta bideo guztien artean, Ylenia Baglietto, Ugaitz Alegria, Xabi Hoo, Iholdi Beristain eta Aritz Mendiola coachek 15 lanik onenak aukeratuko dituzte.

Harrapazank Arratsaldeak

Apirilaren 25etik maiatzaren 25era bitartean, www.harrapazank.eus webguneak tailer berri bat eskaini du hiru egunean behin, askotariko gaiak jorratzeko: DJ bilakatzeko lehen urratsak, mago baten lehen trikimailua, zumba euskal musikarekin, makillajearen hastapenak, tik-tok aplikazioa erabiltzeko tutoriala…

#Harrapafest

Harrapafest online jaia Instagram plataforman antolatuko da maiatzaren 30ean, Harrapazank komunitateko kide guztien parte-hartzeaz. 

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.